Teknologia albisteak

Berbagailua, podkasten atala Durangoko Azokan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 10:47

Durangoko Azokaren aurtengo edizioaren berritasunen artean daude bi atal / espazio berri egitarauan, gauza gehiago aurekzteko. Berbagailua (Podcasten Plaza) Madaleneko baselizan kokatutako da, eta Atartea (Arte Ederren Plaza), Durangoko Museoan (Etxezarreta jauregia). Kabia atal digitalaren berri eman genuen lehengoan, eta orain, teknologiarekin lotuta dagoelakoan, Berbagailuaz informazio gehiago jarraian.

Hauxe da Berbagailuaren kokapena, Madalenaren baseliza: Landako hiribidean dago, gune nagusitik metro gutxira.

Espazioa ez da handiegia eta 20 bat ikusle sartu ahal izango dira emankizun bakoitzera. Aurkezpenak baino gehiago, grabaketak dira, saioen atalak egin egingo dira Durangon. Bideopodkastak dira egitaraukoak, grabaketak Azoka Telebistak egingo ditu, eta saioak hurrengo egunetan sareratuko dira.

Egitaraua

Abenduak 5

  • Ez DA! normala. Ikasleentzako tailer gisa, 11:00 - 12:00 eta 12:10 - 13:00 tarteetan.
  • Irakurrieran. Bizkaia Irratiarena. 16:00 - 17:00
  • Liburuen Errepublika Txikia. Bilbo Hiria irratiarena 18:00 - 19.00


Abenduak 6

  • Berriketan. Berria egunkariarena. Iker Tubiaren gidaritzapean egunero aktualitateko gai bat jorratzen duen saioa da. Podkastaren atalak hamar minutu ingurukoak izaten dira, baina Durangon egindakoa saio berezia izango da, eta 45 minutu inguru iraungo du. 11:00 - 12:00
  • BaDA!bil. EITB eta Durangoko Azokaren beraren podkasta, duela bi urte sortu zena lehen aldiz. 13.00 - 14:00
  • Benetan zabiz? EITBrena. Aitziber Grados eta Malen Altunak, umoretik, entretenimendurako sortutako podkasta da. 17:00 - 18:00

Abenduak 7

  • Kontatzera noazu. Naiz irratiarena, 11:00 - 12:00
  • Musikazuzenean. Hamaika telebistaren saioa. 13:00 - 14:00
  • Belarrijana. Gedar telebistarena. 17:00 - 18:00

Abenduak 8

  • Sona. Goiena telebistaren saioa. 11:00 - 12:00
  • Flop kultura. Euskalerria irratiarena. 13:00 - 14:00

 

Erantzun

Sartu