Uztarria.com-en ere, blogak
Uztarria.com Azpeitiko herri atariak atal berria du gaurtik aurrera: herriko blog komunitatea. 9 herritar hasi dira bloga idazteko lanetan, baina aukera jende gehiagori eskaintzeko asmoa daukagu.
www.uztarria.com/blogak izango da Azpeitiko blog komunitatearen helbidea.
Helburuak, idazteko baldintzak, harpidetza motak eta gainerako informazioa izateko, irakurri faq estilora sortu dugun informazio orrialde orokorra
Oraingoz, herritar hauek ekingo diete:
- Txetxu Urbieta
- Alaitz Olaizola
- Nerea Aranguren
- Xabier Gantzarain eta Xabier Alday
- Juan Joxe Agirre (argazki bloga izango da)
- Begoña Elias
- Estitxu Elduaien
- Iosu Badiola
Hauetaz gain, uztarria.com bertako editoreek kudeatuko dugun di-da atala ere gehitu dugu. Blog berezi honen helburua da "albiste izatera iristen ez diren kontu txikiak" aipatzea: datuak, sarean irakurriak, beste komunikabideetatik jasoak...
Informazio gehiago jakiteko uztarria.com-en sartutako albistean bertan.
Erantzunak kargatzen...