Teknologia albisteak
1

Eguzki eklipsea ikusteko aukera izango da goizean

Erabiltzailearen aurpegia
Maider Arregi - Goiena
2005-10-03 : 09:10

Gaur, urriak 3, Eguzki eklipsea ikusteko aukera izango dugu Euskal Herrian, eklipsea partziala izango bada ere. Eklipsea osoa eraztun itxurakoa izango da. Europan, iberiar penintsula igaraoko du, Galiziatik sartu, Madrildik pasa eta Valentziatik irtengo da.

Hala ere, Ilargiak Eguzkiaren %90 estaliko du. Hauek eklipseko xehetasunak:

Eklipsearen hasiera ordua: 9:41

Eklipsearen maximoa: 10:58

Eklipsearen amaiera: 12:23

Eklipsea arrisku gabe nola ikusi

Ilatargi Astronomia Taldeak, babes egoki gabe Eguzkiari begiratzea oso arriskutsua dela azaldu du. Bi aukera daude eklipsea arrisku gabe ikusteko:

1.- Betaurreko bereziak erabili. Salgai daude optika batzutan.

2.- Prismatikoekin proiektatuz Eguzkiaren irudia. Hau da, prismatikoak Eguzkiari begira jarri behar dira, baina begia ipini gabe. Gero, atzerago, kartoi zuri bat jarri. Prismatikoak Eguzkiari ondo zuzenduta daudenean, orban zuri pare bat ikusiko ditugu kartoian. Azkenik, prismatikoak enfokatu eta Eguzkiaren irudia lortuko dugu.

Eklipsea Interneten

Iruñeko planetariokoek eklipsearen jarraipena gertutik egiteko webgunea prestatu dute: www.eclipseanular.com

1999ko eklipsea

Atzera begiratuz, horrelako eklipsea 1999ko abuztuaren 11n izan genuen. Orduan, Euskal Herrian eguzkiaren %80 estali zuen ilargiak. Izan ere, eklipsea Parisetik pasatu zen.

Dena dela, 1912ra arte joan behar dugu gaur ikusiko duguna gainditzeko. Orduan ia osoa izan zen eklipsea, Asturiasetik pasatu baitzen.

Hurrengo urtetako eklipseak

Gaurko eklipsea ikusteko aukera ez dutenek, datorren urteko martxoaren 29an beste Eguzki eklipse partzial bat ikusteko aukera izango dute. Baina kasu horretan Eguzkiaren %30 besterik ez da estaliko. 2015eko martxoaren 20an izango den eklipseak, berriz, %70 estaliko du. Euskal Herrian eklipse osoa ikusteko aukera 2026ko abuztuaren 12an izango da.

Erantzunak

maite
2005-10-04 : 11:57

Erantzun

Sartu