Euskararen telefonoaren web gunea herritarren esku
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak www.euskararentelefonoa.com web gune berria aurkeztu du. "Herritarrari modu errazagoan bizipenak helarazteko modua abian jarri dugu", azaldu du Behatokiko Zuzendariak, Paul Bilbaok.
Web gune berria hizkuntza-eskubideen urraketen edo zoriontzeen berri emateko bitartekoa da. Administrazioen, erakundeen, enpresen eta bestelakoen urraketen eta txalotzeen berri emateak hizkuntza-eskubideen egoera irudikatzen laguntzen gaitu, adierazi du Bilbaok.
Euskararen telefonoa Behatokiak urtero argitaratzen duen txostenerako informazio-iturri garrantzitsua da. Horren adibide argia Europako Adituen txostena dugu, bertan urraketa zehatzak erabili ahal izan genituen egoeraren berri emateko, gaineratu du.
Honako www.euskararentelefonoa.com gunean era-biltzaileak era errazean egin ditzake nahi di-tuen kexak, zoriontzeak edo galderak. Herri-tarrak urraketa baten berri eman nahi badu, adibidez, bere izena erregistratu behar du eta kexa jakinarazi, azaldu du Behatokiko Kudeatzaileak, Arantza Haranburuk. Erabiltzaileak nori egiten dion txalotzea edo zoriontzea ar-gitu behar du eta arrazoia azaldu. Gainera, kexa edo txalotzea ziurtatzeko dokumentua atxikitzeko aukera ere badu.
Euskararen telefonoaren proiektua 4 urte beteko ditu urte bukaeran. Informazio-iturri zuzenena dugu, herritarrak, aitortu du Behatokiko Zuzendariak. 2001etik hona Behatokiak 3.000 espedientetik gora bideratu ditu. Herritarren erantzuna oso ona da, bukatu du Paul Bilbaok.
Erantzunak kargatzen...