Weblogs Inc. blogak modu profesionalean kudeatzen dituen enpresa bat da. Eta, orain, AOL erraldoiak erosi du, 25 milioi dolarretan.
Blog tematikoak sortzen dituzte Weblogs Inc. enpresakoek: teknologikoak, osasunari buruzkoak, jolasenak... Eta arlo bakoitzeko aditu talde bat kontratatu, dakiten hartaz idazteko. Guztira 80 bat blog kudeatzen dituzte. Enpresa honen blogik ezagunena, seguraski, engadget.com izango da.
Eta, orain, 25 milioi dolarretan erosi du AOL America OnLine enpresa erraldoiak (portzierto, AOL Google-k erosi ote dezakeen zurrumurruak dabiltza) Urtero 2 milioi dolar fakturatzen omen ditu Weblogs Inc. enpresak.
Blog tematikoen enpresaren ereduari jarraituz, Espainian weblogssl.com/ sortu zuten urte honen hasieran. Frantzian ere aurtengo inbentoa da The Social Media Group. Estatu Batuetan, Weblogs Inc-ez gain, beste marka inportante bat Gawker Media sarea da, Nick Denton enpresariaren ekimena (gaur dio, portzierto, Weblogs Inc-en salmentak ez duela zentzurik).
Ikuskizun, blogintzan zer suposatuko duen erosketa honek, baina moda hutsa baino zerbait gehiago dela, behintzat, eraskuten du. Nanopublikazioen (publikazio espezializatuen) balioa erakusten du. Sarean, buztan luzearen teoriak funtzionatzen duela, alegia.
Erantzun
Sartu