Euskal Herriko DBHko 1. eta 2. mailako zientzia eta teknologiaren inguruko olinpiada hau urritik ekainera bitartean egingo da, Internet bidez. Olinpiadan izena emateko epea jada irekita dago.
Europar mailan biztanle guztion telefono deien eta Interneteko trafikoko datu guztiak gordetzeko egiten ari diren saiakeren aurka, sinadura bilketa bat burutzen ari da.
Zinemaldia amaitzeko Roger Donaldson zeelandaberritarraren "The world's fastest Indian" (Munduko Indian azkarrena) eskaini dute, lehiaketatik kanpo: abiadura-marka bat hautsi nahi duen xahar baten epopeia antzekoa, zapatu arratsaldeko telebistarako maila ozta-ozta ematen duena, eta bere burua aintzat duen zinemaldi batean lekurik beharko ez lukeena, inondik ere.
Chema de la Peña eta Gabriel Velazquez zinemagile espainiarren "Sud Express" izan dugu lehiaketa ofizialeko azken filma, bihar saila itxiko duen "The World's Fastest Indian" lehiatik kanpo aurkezten baita. Orain arte esandakoak esanda eta ikusitakoak ikusita, fede handirik gabe sartu gara aretora baina, hara ustekabea, pelikula eder eta hunkigarri bat gozatu ahal izan dugu.
Nork esan du aurtengo Zinemaldian glamourra ez dagoenik? Aupa Etxebeste! filmeko aktore eta zuzendariek euskal glamourra ekarri zuten atzo Zinemaldira. Telmo Esnalek eta Asier Altuna Kixi-k zuzendutako filmak sekulako ikusmina piztu zuen eta ikusleek gustura hartu zuten aspaldian egin den lehen euskarazko filma. Barre algarak entzun ahal izan ziren Kursaaleko aretoan. Besteak beste, Juan Jose Ibarretxe Lehendakaria egon zen atzoko estreinaldian.
Simon Staho zuzendari daniarraren "Bang Bang Orangutang" ikusi dugu lehiaketako azken egun honetan, bere onetik ateratako gizon baten noraez eta gainbehera kontatzen dituena.
Enpresa-sustapenerako SPRI elkarteak eta EAEko hiru foru aldundiek ETB2n izango den programa berri bat aurkeztu zuten atzo: Generación XXI. Antolatzaileen iritziz, enpresa ideia baloratu eta saritzeaz gain, ideia berritzailea enpresa (enplegua eta aberastasuna sortuko duena) bihurtzeko behar diren oinarrizko teknika eta mekanismoak erakutsiko dira. Gaztelaniaz izan beharko da, ematen du.
Euskal Herriko bakarlari edo taldeen abestiak poltsikoko telefonoetan jartzeko aukera ematen duen proiektua da smsoinu. Baina abestiez gain, soinuak, irudiak eta jokoak ere eskuratu daitezke.
Elekan analista programatzaile postua betetzeko lan-eskaintza atera da.
Apal antxean ari da amaitzen Donostiako Zinemaldiko sail ofiziala, eta azken egunak ustekaberik eman ezean erdipurdikoa izango da bataz besteko maila. Osteguna honetako bigarren filma Anne Fontaine frantziarraren "Entre ses mains" (Bere eskuen artean) izan da, maitasun-istorio konbentzional samar moduan hasi baina beldur ukitu batez jantzia.
Manuel Martin Cuenca zuzendari espainiarrak "Malas temporadas" (Bolada txarrak) aurkeztu du, gaur egungo Madrilen kokaturiko zenbait istoriorekin egindako joste-lana, beren bizimodua nola-hala daramaten pertsonaien bizitza-puskak erakusten dizkiguna.
Amaran utzi nau autobusak, eta oinez egin dut Kursaalerako bidea. Maleta handi batekin eta nire ordenagailua sorbaldatik zintzilik, gogoz jotzen du eguzkiak gainera. Alfonbra gorria topatu dudanerako ez dut oso itxura glamourosoa, egia esanda. Kursaaleko kafetegian indarrak berreskuratzen saiatzen naiz. Kafea izotzekin: 2,60 euro. Zer espero nuen? Donostian nago.
Iaz berreskuratuta, ikasturte honetan ere euskarazko literatur solasaldiak izango dira Donostiako Liburutegian, Harkaitz Canok gidatuta. Lehena datorren astelehenean, hilak 26.
Egun zoritxarrekoa izan da asteazkena Zinemaldiko sail ofizialean. "Tideland" irenstezinarekin hasi, "Odgrobadogroba" bitxiarekin segi (merezi zuen hala ere), eta amaitzeko, Ruy Guerra brasildarraren "O veneno da madrugada" (Egunsentiko pozoia), benetan jasangaitza.
Jan Cvitkovic esloveniarraren *Odgrobadogroba" (Zulorik zulo) izan da asteazken honetan ikusi dugun bigarrena, film harrigarri eta sailkaezina, oro har komedia tonuan kontatua badago ere pasarte guztiz gogor eta krudelak baititu.
Terry Gilliam, Monty Python taldeko irudi-sortzaile emankor eta harrigarrienak "Tideland" ekarri du Donostiara, haur baten fantasia-munduan barneratzen den film benetan aspergarria.
Bohdan Slama zuzendari txekiarraren "Stesti" (Zorionaren antzeko zerbait) izan da astearteko bigarren filma, egungo hiri industrial bateko pertsonaien istorio gurutzatuekin hasi, baina kostunbrismoa gainditu eta gai sakonagoetara jauzi egiten duena.
Urtero bezala, BAGERAk Donostiako Nazioarteko Zinemaldian euskararen erabilera behatuko du eta horretarako guztion laguntza behar du.
Falklands/Malvinas uharteetako gerrara garamatza Tristan Bauer argentinarraren Iluminados por el fuego (Suak argiturik) film antibelizistak.
Filoblogia blogean Baionako IKER Zentroaren ARTXIKER artxibo elektronikoaren berri eman eta zerbitzua erabiltzeko animatzen da Euskal Hizkuntzalaritzaz ikertzen duten guztiak.