Luxemburgeko Auzitegiak Gipuzkoako Foru Aldundia kondenatu berri du, gaur bertan kaleratutako epai baten bidez, urtetan pagausoak kontrapasean ehizatzea baimentzeagatik.
Ospakizun ekintzak, nagusiki, informazioa eta analisia lantzen duen astekariaren ildoari jarraiki antolatu dira. Gainera, internetera egokituta, SAREKO ARGIAn bere erreflexua izango du guztiak.
HIZTEK graduondokoaren ekaineko hitzaldia Donostian izango da, ekainaren 10ean.
Azaroak 29tik abenduak 1ra Eusko Ikaskuntzaren XVI. Kongresua burutuko da. Kongresu honen gaia Garapen Iraunkorra da. Hiru egunetan Euskal Herriko gizarte, ekonomia, ingurumen, berrikuntza eta teknologia eta administrazio publikoetako ordezkariak, arituko dira erantzunen bila.
Komunikazioak aurkezteko gonbidapena luzatzen dizuegu!
Berria egunkariko "Tartea" gehigarriak udako argazki lehiaketa antolatu du, sari polit askoekin. Lehiaketako baldintzetako batek hauxe dio, hitzez hitz: Argazki digitalek, gutxienez, ezaugarri hauek izan behar dituzte: 18 zentimetroko zabalera eta 250eko bereizmena. Ostras! Parte har ote dezaket nire 3 megapixeletako kamerarekin?
Bertsolaritza, 80ko hamarkadatik indarra hartzen joan den heinean, esparru ezberdinetara ere zabaltzen joan da. Akademikoki lehen poesiaren atal bat baino ez zena, orain "ahozkotasuna" kontzeptuaren osotasuna hartuz agertzen zaigu. Ikuspegia, begirada, aldatzen ari da.
Elhuyar Aholkularitzak bultzatuta, CIRAC sareko 40 bat kide elkartu dira Zeraingo Aritzi erdi etxean, ekainaren 6tik 10era bitartean, Reflect-Ekintza izeneko ikuspegiarekin lan egiten dutenak guztiak ere. Asia, Hego Amerika, Afrika eta Europako 24 herrialdetatik hainbat ordezkari etorri dira, 5-6 egunez esperientziak trukatzeko eta CIRAC (Círculo Internacional Reflect-Acción y Comunicación) sarearen beraren ildoak zehazteko. Aurtengoa V. topaketa da, txandaka kontinentez aldatzen da eta aurrekoak Erresuma Batuan, Hegoafrikan, Brasilen eta Bangladeshen egin ziren.
Steve Jobsek berak iragarri duenez, Applek IBMren PowerPC prozesagailuak alde batera utzi eta Intelekin egingo du lan aurrerantzean. Intel prozesagailudun lehenengo Macintoshak 2006ko ekaina aldera kaleratuko omen dira.
Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzak Euskal Gizartearen Egoera soziopolitikoari buruzko ikerketa saria deitu du, 2005ean ere.
Iruñeko Udalak hartutako erabakia guztiz desegokitzat jotzen dugu, euskararen normalizazioaren kontrako norabidean doan aldaketa da, adierazi du Kontseiluko Idazkari Nagusiak, Xabier Mendigurenek. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Iruñeko udaletxean Euskararen Ordenantza aldatzeko erabakia kritikatu du.
WordPress blogak egiteko softwarearen euskarazko lokalizazioa prest dago. @Euskadi buletinak aste honetan argitaratu du hiru lagunen artean egin dutela.
Debekuaren atzean Aaiunen gertatzen ari denaren berri ematea galeraztea dago, BERRIAko zuzendaritzaren ustez.
Alessandro Baricco-k idatzitako "Zeta" eleberriaren antzerkirako bertsioa prestatu dute Arantxa Iturbek eta Agurtzane Intxaurragak, eta, azken horrek zuzendurik, oholtzara eraman du Hika taldeak. Atzo egin zuten estreinaldia Donostiako Antzoki Zaharrean, eta asteburu osoan izango da ikusteko aukera.
Kronikatxo moduko honetan, Sustaturako esklusiban, Bartzelonan maiatzaren 26, 27 eta 28an zehar burutu den pop musikaren jaialdiaren berri ematen dugu (nolabait); kronika hau, zer esanik ez, partziala eta osatugabea izango da, baina festibalari buruzko ideia bat hartzeko balioko dizuela espero dugu. Agian hau irakurtzen duen norbait bertan ibili bazen osatu nahi izango du...
Kixote, Santxo. Beraien urtea da hau, aurtengoa. Eta hora ari dira paperezko egunkariak betetzen, telebistetako minutu garestiak irakurleekin asetzen... eta euskaraz ere asko idatzi eta irakurri dugu On Kixote liburuaz. Ahaztu egin zaigu ordea, 8 kapitulu euskaratu zituela Gabriel Arestik. Ahaztuko zaigun bezala Aresti, laister.
Datorren ekainaren 19an izango da Arabako ikastolen eta euskararen aldeko festa, Araba Euskaraz. Aurtengo ekitaldia Amurrion izango da eta Aresketa ikastolak antolatuko du. Atzo aurkeztu zuten aurtengo abestia, eta beraien webgunean dago entzungai, beste informazio mordoaz gainera.
Vocento taldeak euskaraz Interneten egindako webguneen berri ekarri du, bere azken bi aleetan, Euskararen Berripaperak, Eusko Jaurlaritzako HPS-k banatzen duen hilabetekariak. Hilda dauden proiektuak, informazio freskoz osatuak baleude bezala aurkezten ditu Berripaperak.
Gipuzkoako blogosfera non dagoen ez zekien Gipuzkoako Foru Aldundiak... Googlek bai ordea, eta blogista euskaldunek Eibar.org eta Goiena.net-etik egindako protestak izan du eragina. Google-ren bidez jakingo ahal dute Diputazioaren Jauregian!
Gaurtik aurrera, info@sustatu.com helbidea ez da funtzionala. Era honetako e-posta helbide publikoak spam biltzaileak bihurtu dira, eta hortaz, ezabatzea erabaki dugu. Kontaktatzeko, erabili kontaktu-orria
Euskaraz lan egin nahi duten profesionalen artean hainbat proiektu eta hainbat ideia trukatzeko bloga.