Sustatu logoa Teknologia albisteak

Skype debekatua Baionako Unibertsitatean

Internet bidez telefonoz bezala hitz egitea uzten duen programa da Skype. Doakoa ordenagiluen arteko konexio zuzenean, oso merkea ordenagailutik telefono finko batera deitzean (deia noranahikoa bada ere).

Orain, Frantziako Unibertsitate edo Ikerketa Zentru guztietatik desagertu behar du:

"Skype doit disparaître des postes de bureau dans les laboratoires, les administrations des universités, les centres de recherches et les écoles supérieures."

Hori dela eta, URFIST (Unité Régionale de Formation à l'Information Scientifique et Technique) delakoaren Urfist.Info blogean, arrazoia segurtasuna bada ea zergaitik ez duten beste aplikazio batzuk debekatzen galdetzen dute.

Zergaitik ez pentsatu Windows-en? diote Urfist-en.

Zerikusia izango du France Telecom-ek?

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu