Teknologia albisteak

Abian jarri da ESLE, Euskadiko Software Libreko Enpresen Elkartea

Erabiltzailearen aurpegia
ESLE - ESLE
2005-10-05 : 12:10

Bihar osteguna, urriak 6, Mark Shuttleworth-ek eman behar duen hitzaldiaren amaieran, eratu berri den ESLE, "Euskadiko Software Libreko Enpresen Elkartea" aurkeztuko da Miñanon. ESLE software librearen sektorean lan egiten duten 19 enpresek sortu dute.

Sortu berri den elkarteak Software Librearen sektoreko enpresa multzoa batu eta Administrazioa eta merkatuaren aurrean erreferente izan nahi du. Beraz, ESLE elkartea Software Libreko sektoreko ahalik eta enpresa gehienak batzeko asmoarekin jaioa da, Administrazioa eta euskal enpresa munduaren aurrean erreferente bihur dadin.

Beraien negozioa Software Librearen eta Kode Irekiaren (open source) ereduan oinarrituta duten 19 enpresak bultzatu dute E.S.L.E.-ren sorrera. Enpresa hauek software garatzaileak, ezartzaileak eta informatika eta telekomunikazio zerbitzuak eskaintzen dituztenak dira.

Elkarteak enpresa sortzaileen konpromezuari erantzungo dio. Konpromezu hau gure gizartearen eremu guztietan Software Librea bultzatu eta hedatzean datza, batez ere, elkartetik hain baliagarria ikusten dugun negozio-eredua bultzatuz, bai enpresen sektorearentzat, bai administrazioarentzat.

Horrela, Elkarte berriak Informazioaren gizarteak dituen ezaguera zabaltzearen beharrei erantzuten dio, enpresa eta gizarte osoaren esku ezaguera hori ipiniz.

Bestalde, E.S.L.E.-k kolaboratzea nahi du, besteak beste Eusko Jaurlaritzarekin 2003eko otsailean Legebiltzarrak Administrazio Publikoan Software Librea bultzatzeko onartutako proposamena garatzeko.

Era berean, enpresek Software Librean oinarritutako sistema informatikoak ezartzen lagundu nahi du E.S.L.E.-k, Libre ez diren beste sistema batzuetatik migrazioa errazago izan dadin.

Azkenik, E.S.L.E.-k teknologia libreen aurrerapena eta garapena dela eta, euskal industria informatikoaren egokitzapen eta birmoldaketan lagundu nahi du.

Ildo honetan Elkarteak Software Librearen promoziorako ekimenak egitea aurreikusita dauka, kanpainak, ikastaroak, ikerketa proiektuak, zabalkuntza jardunaldiak eta, orohar, Software Librearekin lan egiten duten enpresen zerbitzuen hobekuntzarako ekimenak.
Elkartearen helburuak honako hauek dira:

  • 1.- Sofware Librearen erabilera bultzatu eta zabaldu.
  • 2.- Sofware Librean oinarritutako Teknologien ikerkuntza eta garapena bultzatu, enpresen lehiakortasuna sustatuz.
  • 3.- Administrazio publikoaren lotura eraginkorra izan.
  • 4.- Software Librean lan egiten duten enpresen promozioa eta elkarlana sustatu.
  • 5.- Antzeko interesa duten beste erakunde batzuekin kolaboratu, Software Librean izandako esperientziak elkartrukatuz.

Informazio gehiago, partaideen zerrendarekin eta Eusko Legebiltzarrak bere garaian onartu zuen Software Librearen aldeko proposamenaren testuarekin, ESLE-elkartea.org guneko oharrean.

Erantzun

Sartu