Garaje batetik mezenasgora, izarretatik igaro ondoren. Mark Shuttleworthek Verisign enpresak erosiko zuen Thawte sortu zuen 1996an, ziurtagiri digitaletan eta Interneteko segurtasunean espezializatutakoa. Famatua egin zen 2002an, historiaren bigarren kosmonauta zibila izateagatik. Orain, Software Libreko Ubuntu (Linux for Human Beings) proiektua bultzatzen dabil. Ostegunean Miñaon, Araba Enpresa Digitalak antolatutako hitzaldian izango da.
Mark Shuttleworth , 32 urte ditu eta Hego Afrikako ekintzaile, espazioko bigarren turista eta Sotware Librearen mezenas da.
Duela ia 10 urte, 1996. urtean, bere Thawte enpresa garajean sortu zuen, ziurtagiri digitaletan eta Interneteko segurtasunean espezializatutakoa.
Beranduago, 1999. urtean, Verisign enpresak Thawte erosi zuen.
Lortutako etekinekin HBD Venture Capital , negozio eta arrisku kapitaleko hazitegia, eta Shuttleworth Fundazioa , - Hego Afrikako gizarte-berrikuntzan eta hezkuntza-proiektuetan aritzen zen irabazi asmorik gabeko erakundea - sortu zituen.
Shuttleworthek mundu mailako ospea lortu zuen 2002ko apirilaren 25ean, historiaren bigarren kosmonauta zibila eta, kroniken arabera, espazioan izandako lehen afrikarra izan baitzen.
Baina, eztabaida dago puntu honetan, Wikipedian irakurri daitekenez batzuen iritziaren arabera, Kamerunen jaiotako Patrick Baudry , Kamerun Frantziako kolonia zenean, kontsidera daiteke lehen kosmonauta afrikarra moduan. Beste batzuk, aldiz, Baudryk beti nazionalitate frantziarra izan duela diote eta ezin dela lehen kosmonauta afrikarra izan.
Dena dela, urtebete entrenatzen ibili ondoren, Soyuz TM-34-ren barruan Nazioarteko Estazio Espazialera heldu zen Shuttleworth.
Hantxe zortzi egunean IHESA, genoma eta beste gairi buruzko zenbait esperimentutan parte hartu zuen.
Shuttleworth 90eko hamarkadatik Linux Debian-eko banaketaren garatzaile bat izan zen, eta 2004ean Software Librearen mundura itzuli zen Linux-aren garapenari eta hedapenari ekin zion; Ubuntu izeneko proiektuaren bidez.
Doan eta erraz erabiltzeko modukoa zen. Orain dela gutxi Ubuntu Fundazioa sortu du eta hasieran 10 miloi dolar inbertitu ditu horren garapen eta euskarrirako.
Ubuntu-rekin (Linux for Human Beings), hizkuntza anitzeko eta plataforma anitzeko Linux erraz eta doan baten erabilera komunitate guztiei zabaltzea zuen helburu.
Markek Ubuntu proiektuaren iraganari, orainari eta etorkizunari buruz hitz egingo du, ostegunean, urriak 6, 12.00etatik 13:30etara, Arabako Teknologi Parkean, Miñaon.
Gizartean, eta bereziki enpresen eremuan, Software Libre-ak zer nolako abantaila eta aplikazio dituen ere azalduko ditu, eta beste ekintzaile batzuentzat Software Librean oinarritutako negozio-eredu batzuk ere erakutsiko ditu. Guzti hau, Araba Enpresa Digitalak antolatu duen hitzaldian.
Informazio gehiago hemen .
Erantzun
Sartu