Teknologia albisteak

Sustraiez Blai Jaialdiaren V. Edizioa

Erabiltzailearen aurpegia
Josetxo Sastre - Sustraiez Blai Kultur Elkartea
2005-10-10 : 10:10

Beasaingo Sustraiez Blai Kultur Elkarteak bosgarren aldiz antolatu du Sustraiez Blai Jaialdia. Gipuzkoako Goierrin urriaren 17an hasita eta aste horretan zehar herri desberdinetan martxan jarriko dituen kultur ekitaldiak dira topaketa honen muina eta ardatza.

Iraki buruzko argazki-erakusketak, ipuin-kontalariek, Bagdad Rap filmaren emanaldiak eta Karidadeko Benta musika-taldeak osatzen dute, besteak beste, aurtengo egitaraua.

Baina, zalantzarik gabe, urriaren 22ko musika-emanaldia izango da denetan garrantzitsuena: Amparo y sus muchachos de Amparanoia, JAVI P3Z ORQUESTA, SAMAR, KUKUMA, EHUNZANGO eta DJ TALO joko dute egun horretan Ormaiztegiko frontoian. Informazio gehiago www.sustraiezblai.org helbidean.

Erantzun

Sartu