MIT MediaLab-ek lurralde aberats eta txiroen arteko desfase teknologikoa murrizteko sortutatko portatilaren infografia
Gaur, urriak 25, Internet Eguna ospatuko da Interneteko Erabiltzaileen Elkarteak sustatuta, bestelako erakundeekin batera. Hori dela eta, Eusko Ikaskuntzak bere Euskomedia Fundazioaren bitartez egun honetan bere fondoetako euskal kultura eta zientziari buruzko 2.207 artikulu jarri ditu sarean denok horiexek irakurtzeko aukera izan dezagun.
Euskal Herria 2005-2025 Argia Topaketen barnean antolatu den azken mahaingurua, gaur arratsaldean egingo da Iruñeko San Zernin Aretoan. Jose Ignazio Ansorenak, Aingeru Epaltzak, Tere Irastortzak eta Xabier Mendiguren Elizegik hartuko dute parte. Aurreko mahainguruetan bezala, laurek prestatu dituzten ponentziak Argiaren webgunean daude.
Erresuma Batuko The Guardian egunkariak ikerketa bat egin du Wikipedia fidagarria ote den aztertzeko. Hainbat gairen inguruko adituak jarri ditu Wikipediak dioena zuzena, zorrotza eta zehatza den ikusteko. Gaietako bat euskaldunak dira.
Hirugarren urtez, hemen dugu apurka-apurka ugaltzen ari den mahatsorrion (Santutxu, Txurdinaga...)euskaldun sarea. Mahatserrian 30 lagunekin hasi eta 55era heldu ginen pasa den ikasturtean.
Gaztelumendiren iritzi bat hizpide hartuta iritzi artikulua atera da gaurko Asteleheneko Goienkarian. Esaten du, esaterako: Edonor izan daiteke blogari, edonork irakur edo idatz ditzake. Zeinen jatorra, demokratikoa, zeinen guai den
Datorren 2006 urterako webgune publikoek irisgarriak izan behar dutela eta hortik etorriko den negozioa aurreikusiz, Zamudion egoitza duen European Software Institutek irisgarritasun zertifikatzaile bihurtu nahi du.
Orain dela 6 hilabete 50 milioi deskargak ospatu zituzten. Oraingoan, Spreadfirefox webgunean jakinarazi dutenez eta Klik Bikoitza blogean iragarri denez: urte betean Firefox nabigatzaileak 100 milioi deskargara heldu dira! Euskarazko bertsioa sarean dugu gure eskura.
Mintzapraktika egitasmoak: Erabilera lantzeko tresna eraginkorrak izenburupean, Durangoko Landako Elkartegian programa horiek aztertuko dituzte, azaroaren 10ean. Izen-emateko epea, berriz, azaroaren 3an amaituko da.
Ana Toledo aukeratu dute Euskaltzaindiko kideek, Juan San Martin zenak Akademian hutsik utzitako aulkia betetzeko. Hortaz, Deustuko Unibertsitateko irakasle den filologo debagoienatarra (Antzuola, 1954) euskaltzain oso izendatzen duten bigarren emakumea izango da.
Goizeroko irribarreen iturri izaten dira "De Rerum Natura" izenpean Patxi Huarte "Zaldi Eroa" marrazkilariak kaleratzen dituen komiki tirak: ustekabekoak, jostagarriak, gaurkotasunaren ikuspegi txoro eta aldi berean txorrotxa ematen digutenak. Orain bilduma batean argitaratu ditu onentsuenak, eta irakurleari aukera eman liburuan topatzeko haren pertsonaia ahanztezinak: Gizon Jakintsua eta M'ongolo, Euskal Taliban Jatorra eta Yoda, Nafarroa kapitaina eta Petilla komandanteordea, The Organitation, La Pelota Basqua...
"Argia-ren irakurle batek euskaratua"
Hona hemen EIZIEk argitaratutako Itzultzaile Aitzindariak bildumako hirugarren alea, lehen aldiz 1935ean "Argiaren egutegian" itzultzaile ezezagun baten eskutik kaleratu zena.
Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak eta Bilbao Metropoli 30 Elkarteak Hirien Kudeaketa Estrategikoari buruzko ikastaroa antolatu dute Internet bidez.
Ordiziako Jakintza ikastolan etengabe ari dira teknologia berrien mundun murgiltzen. Oraingoan, 17 urteko gazteak blogari bihurtu dituzte. Xakea, umorea, moda, jaiak, futbola... Hainbat lan jorratuko dituzte blogari gazteek euren bitakoretan.
Igartubeiti Baserri Museoak "Sagardo Astea" ospatzen du urtero, dolarea martxan ipiniz eta sagardoa egiteko orain dela 500 urte erabiltzen zen teknika erabiliz. Urriaren 20tik 27ra, Sagardo astea Igartubeitin.
ZaraRadio izeneko doako programa honek ordenagailu bat automatizatzen du irrati igorketarako sistema oso bihurtuz.
Datorren urriaren 28an, UEUk antolatuta, Unibertsitatea eta Europari buruzko jardunaldia burutuko da Donostiako Miramar Jauregian Euskaldunak eta goi mailako hezkuntza esparru unibertsitario europearrean izenburupean. Jardunaldi honen xedea prozesu europar hau zertan den, gerta daitezkeen zailtasunak nola gainditu eta izan daitezkeen abantailez nola baliatu aztertzea da. Izena emateko epea urriaren 23an amaitzen da.
EHUNGARRENEAN HAMAIKA izenpean, Lauaxeta idazle bizkaitarraren inguruan egindako egitasmo musikala ezkutatzen da. Duela EHUN urte jaio zela aitzakia hartuta, Euskal Herriko HAMAIKA kantari- konpositore esanguratsu bildu dira, idazlearen testuetatik abiatuta beste hainbeste abesti konposatzeko. Atzo aurkeztu zen Elgetako Espaloian.
Albiste ona Berria egunkaria blogekin hasi izana. Gaur gaurkoz beren blogen orrian gehitu ditugu Aurki.com jario-irakurgailuko atal desberdinetara.
Azaroan egingo den Zientziaren Astea aitzakia hartuta Elhuyar Fundazioak 'Teknoskopioa, ikertzaile gazteentzako sariketa' antolatu du. Ingurune adimendunaren gaia du ardatz. Talde irabazleko kideek iPod bana jasoko dute. Sariketaren babesleak Fagor eta Vicomtech dira.