Sustatu logoa Teknologia albisteak

100 dolarreko portatilla

ander goñi
2005-10-26 10:10

MIT MediaLab-ek lurralde aberats eta txiroen arteko desfase teknologikoa murrizteko sortutatko portatilaren infografia

consumer.es orrian, MIT MediaLab-ek sortu duen 100 dolarreko portatilaren infografia aurkitu dut. Zer den, zertarako eta nola pentsatua dagoen azaltzen du modu argi eta errazean. Bitxikeria ugari ditu: behar duen energia sortzeko biradera du, Linux du sistema eragiletzat, disko gogorra flash motakoa da, liburu elektroniko gisa erabili daiteke eta abar. MIT MediaLab-en diotenez oraindik prototipoa besterik ez da, eta ez da salgai jarriko ere. Gobernuekin lorturiko akordioen bidez banatuko da eskoletan. Benetan ekimen interesgarria

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu