Lauaxetaren azken 55 egunak irudikatu gura ditugu emanaldi honetan. Gernikara joan eta Le Petit Gironde Frantziako kazetako G. Berniardekin batera atxilotu zutenetik fusilatu zuten arte zer bizi zuen eta zer idatzi zuen. (lehen emanaldia Mungian abenduaren 2an eta bigarrena Zornotzan 16an).
Abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko egun bezala izendatuta dago, ofizialki. Bilbon, euskaraz bizitzeko 12 orduko kultur egitaraua prestatu du BIGE guraso elkarteen elkarteak.
Internet, ezinbesteko esparru bat, iraungo badu euskarak. Ideia bera, bi pentsalariren testuetan. Lehenik Anjel Lertxundiren hitzaldi batean; ondoren Serafin Basauri euskaltzain urgazlearenean.
Bost milioi pertsonarengana iritsi nahi du Eusko Ikaskuntzak, Euskararen Nazioarteko Egunerako Interneten prestatu duen kanpainarekin.Jadanik euskosare.org web orrian zabalik dago kanpaina.
Udazkenari adio esanez, elizbidetik behera iritsi ginen lehengo egunean Oñatiko Urrexolara, oinaztarren borrokak gogoan, eta han ageri ziren kanpandorreko leihoan eguraldia (haritzak ia biluzik) eta denbora (erlojuaren kontrapisu-harriak zintzilik). Nik ere jasotzen nituen, akolito nintzela, parrokiako erlojuaren harriak, soka luze batetik tiraka gora eta gora, presarik gabe, nanoteknologiaren beharrik gabe.
Euskal literaturaren berri emaneteko lau hizkuntzatan, helburu horrekin jaio da gaur BasqueLiterature.com , Euskal Literaturaren Ataria.
EGA azterketarako material berria jarri dut Internet-en denon mesederako.
Noticias de Gipuzkoa egunkari berria ez da, antza denez, Teledonostiren mailara iristen eta, horregatik, bere programazioa jartzea galarazi dio egunkari berriari.
Hemen gaude koadrilatxo bat, Bilboko Kafe Antzokian Blogs & Bears 2.0 topaketan. Proposamen bat, blogariok: blog sarrerarik eginez gero, edo argazkirik kargatuz gero Flickr-en, erabili BBBilbo tag edo etiketa. Blog sarreretan ere, hemengoa komentatzeko, idatzi post-aren testuan BBBilbo hitza eta ikusiko dugu Technoratin eta Flickr-en ezer agertzen den...
Gaur argitaratu da EAEko EHAA buletin ofizialean informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrietan euskara sustatzeko, garatzeko edota normalizatzeko lanak sustatzeko laguntzen deialdia.
Euskal Blogosferan azken aldian ikusten zen behar bati erantzun nahian, Blogari.net sortu du Elurnet S.L. enpresa berriak.
Azaroaren 20tik 23ra bitartean izan dugu Bilbon pertsona eta makinen arteko bigarren munduko xake txapelketa. Alde batetik, Alexander Jalifman errusiarra, Ruslan Ponomariov ukraniarra eta Rustam Kasimyanov uzbekistandarra, hau da, 1999, 2002 eta 2004ko munduko txapeldunak. Aurrean, Hydra, Junior eta Fritz (makinak; irabazleak, azkenean).
Gijondik bueltan hona hemen Fundamentos Web delakoan erabilgarritasunari buruz entzun genituenak. Jakob Nielsenek bere betiko pauten errepasoa egin eta oraindik ere, duela 5 urte erabiltzaile testetan detektatzen ziren errore berdinak egiten direla azpimarratu zuen. Teknologikoki sarea asko aurreratu da, deskarga denborak askoz motzagoak dira eta erabiltzaileak ere lehen baino adituagoak dira baina oraindik ere garatzaileok errore berdinak errepikatzen ditugu:
Behe Bidasoako lehenengoa izateaz gainera, euskara hutsean datorkigu bidasoamedia.info astekari digitala. Hendaia, Biriatu, Pausu, Hondarribia eta Irungo egunerokotasunaren oihartzun-gunea izateaz gainera, beste atal batzuk eskainiko ditu hemendik aurrera.
Larunbat honetan, azaroak 26, zen egitekoa Euskarazko Hedabideen Topaketa Mintegia Eibarren. Matrikulazio kopuru txikiaren ondorioz bertan behera geratu da. Data berria jakinaraziko da.
Gijonera (Asturias) etorri gara Fundamentos Web nazioarteko topaketara. Bi egunetan irisgarritasuna eta erabilgarritasuna aztertuko dute hemen, 400 lagunen aurrean, mundu mailako adituek.
Hilaren 28an (astelehenez), Literatur Solasaldien 3. saioa izango dugu, Donostian, Harkaitz Canok gidatuta. Saio berezia izango da: poesia eta poetikari buruzko liburu bat izango delako solasgai, eta bi poeta izango direlako bertan, solaskide eta errezitatzaile.
Goienkariaren diseinua goitik behera berritu behar dute, bai kazetaritzakoa eta bai grafikoa. Lan horretan egiten dituzten urrats guztien berri emango dute sortu duten blogean eta irakurleek ekarpenak egiteko aukera izango dute.
Ostiralean, azoaroaren 18an aurkeztu dute Nafarroa Oinez 2006 ekimena Berako Kultur Etxean Labiaga Ikastolako arduradunek.
Txema Garcia-Vianaren hiru nobeletako protagonistak altxor bila dabiltza. Ohikoa dirudi. Baina badituzte ezaugarri berezi-bereziak: altxorra sakabanaturik dago eta alaba baten aitarenganako fideltasunak abiaraziko du altxorraren bilatzea.