Teknologia albisteak

Nola dago euskal blogosfera? Bero!

Erabiltzailearen aurpegia
Teketen - Teketen bloga + Eraztuna.com
2005-10-27 : 15:10

Beste aplikazio berri bat sortu dugu. Bero! izeneko aplikazioa hain zuzen ere. Aplikazio honen bitartez eBlogosferan sortzen diren azken mezuak (infernuko labetik atera berriak direnak) irakurtzeko aukera duzue. Tresna hau erabiltzetik lehen ondorioak ere agerian: Uste baino euskarazko blog gehiago dago.

Teketen-en blog sarreretatik Eraztuna.com-en eta Teketen-en bertan eta hona ekarria Creative Commons lizentzia honen bitartez.

Technoratik ematen dituen emaitzak erabiltzen ditugu eta patroi batzuk erabiliz euskarazko mezuak iragazten saiatzen gara. Batzuetan gaztelerako mezuren bat atera daiteke baina gutxi izaten dira.

Beste bilaketa sistemak ere erabili daitezke, Google blogsearch eta Ice Rocket. Ice Rocketek emandako emaitzak nahiko onak dira baina Google blogsearchek momentuz ematen dituenak oso txarrak, zuen esku beraz.

Animatu, probatu eta zabaldu! eBlogosfera osoak ezagutu dezala Bero! (eta bere lagun guztiak IEUP!, horTXE! ). Biziki eskertuko nizueke mezu hau zabalduko bazenute.

Bero! nagusia Technoratin oinarritua; IceRocket oinarri duena, eta Google Blogsearch kaskarrena oraingoz. (Bakoitza bere RSS jarioarekin, gainera). Orain berotasunarekin gozatu.

Bestalde...

Nire proiektu berria probatzen nengoela Bero! hainbat gauzaz konturatu naiz, hauek dira hurrengo lerroetan aurkituko dituzuenak.

  • Uste nuen baino euskarazko blog gehiago dago
  • Gehienak ez daude euskal komunitate batean
  • MSN Spaces-ek euskal blogari gazte asko erakarri ditu
  • Sortu berri diren euskarazko blog asko dago
  • Ez aurki.com, ez eraztuna.com, ez goiena.net, ez eibar.org eta ez beste komunitateetan katalogaturik ez dauden blog asko dago.

Erantzun

Sartu