"Barre barra-barra" izena jarri diote lehiaketari. Edozein adineko Euskal Herri osoko biztanleek parte har dezakete. Bi sari egongo dira: 300 euro lehenengoarentzat eta 150 euro bigarrenarentzat. Lanak 2006ko otsailaren 28a baino lehen aurkeztu behar dira.
Oinarriak
Oinarriak
- Lehiaketa honetan Euskal Herri osoko biztanleek
parte har dezakete, adina kontuan izan gabe.
- Norberak sortutako euskarazko obra orijinalak eta
inoiz saritu gabeak bakarrik aurkez daitezke.
- Bakarrizketak euskara batuan zein norberaren euskalkian
idatzita bidaltzea onartzen da.
- Lanak hiru kopiatan eta ordenadorearekin idatzita
(Din A4 tamainan, gehienez 2 orrialde alde bakarretik
idatzita) aurkeztuko dira. Honekin batera idatzizko
testuaren interpretazioaren grabazioa bidaliko da,
5-10 minutukoa, VHS edo formatu digitalean.
- Lan guztiak lelo batekin sinatuko dira. Honekin batera
gutunazal itxi bat aurkeztuko da, azalean lelo bera
eta barruan egilearen izen-abizenak, helbidea eta telefonoa
aipatuz.
- Lan guztiak helbide honetara bidaliko dira 2006ko
otsailak 28a baino lehen, bakarrizketa lehiaketarako
direla aipatuz:
- Debagune elkartea (Debagoieneko Euskara Elkarteen elkargoa)
Bakarrizketa barregarrien lehiaketa
Errotalde jauregia, z/g
20570, Bergara
- kulturajardun@topagunea.com
- Epe horren ondoren jasotako lanik ez da onartuko.
- Epaimahaia Debagunek aukeratutako pertsonek osatuko
dute.
- Sari banaketa ekitaldia 2006ko martxoaren 2. hamabostaldian
ospatuko da.
- Aurkeztutako lanek gutxieneko kalitatea izango ez
balute, sariak hutsik uztea erabaki lezake epaimahaiak.
- Saritutako lanak Debaguneren eskutan geratuko dira
eta beste guztiak epaimahaiaren erabakia jakitera
eman eta ondorengo 2 hilabeteen barruan jaso ahal
izango dituzte egileek.
- Lehiaketa honetan parte hartzeak aipatutako oinarri
hauek eta epaimahaiaren erabakiak onartzea suposatzen
du.
Sariak
1. Saria; 300 euroko saria bakarrizketa onenarentzat.
2. Saria; 150 euroko saria bigarren bakarrizketa onenarentzat.
Erantzun
Sartu