A-8 autobideak itxita jarraitzen du Itziarren
2005-12-21 08:12
Gaurko irekiko zela iragarri bazen ere, A-8 autobidea itxita jarraitzen du Itziar eta Zumaia artean. Informazio gutxi autobidea kudeatzen duen enpresaren webgunean, Bidegi.net . BIDEGIren telefonora deitu dugu, 900.500.300, eta goizean zehar zabalduko dutela esan digute, baina zehaztu gabe noiz. Eguneraketa: arratsaldeko 16:30ak inguruan zabaldu dute A-8 autobideko bi bide.
Informazio gutxi Bidegin, izan ere A-8 Autobidearen Obrak aipatzerakoan Itziar eta Zestoa tarteko lur-jausi handi honen berri ez da ematen.
Erantzunak kargatzen...