Egaña zuzenean gaur irratia.com-en
2005-12-20 14:12
Andoni Egaña bertsolaria elkarrizketatuko dugu gaur irratia.com saioan, 18:00etatik aurrera. Elkarrizketa zuzenean eta zuzeneko emanaldia izango da. Beraz, edonondik entzun eta galderaren bat botatzeko aukera ere izango duzue internautok.
Bertsolaritzaren inguruan sortu den honen guztiaren inguruan jardungo dugu gaur Andonirekin. Gogoetarako eta iritzietarako bidea eman digu eta emango digu, seguru, hainbat ikuspuntutatik aztertuta, komunikazioa, teknologia berriak eta beste.
Erantzunak kargatzen...