Pornoa euskararen alde
Izan ere, aspertu gara entzuten oraingoan, blogei esker, euskarak garaiz hartu duela teknologia berrien trena eta horrelako txepelkeriak. Interneten pornografiak miloika gune eta blog dituenean, non daude euskarazko gune pornoak? Non blog pornoak euskaraz?
Blogari, euskarazko blog zerbitzuan saiatu gara, baina Durangoko Azokaren aurtengo gaiari jarraituz zentsuratu egin dute Lizundia bloga. Beraz, orain atzerritarren eskuetan jarri beharko dugu Euskararen normalkuntzaren bidean zutarria izango den bloga: "Lizundia, euskarazko blog pornoa.:
Eta nahikoa hitz dagoeneko. Perretxikoak Nafarroan bailiran sortu diren testu-blog aspergarri horietako baten antza hartzen ari da hau eta. Hemen argazkiak izango dira nagusi, euskararen aldeko argazki ederrak.
Erantzunak kargatzen...