Euskal Web d '0r 2005
Web politena, bisitatuena, aberatsena, hau da, beharbada onena, aukeratuko du seigarren aldiz Cotebasque.net-ek, "L'e-magazine symptomatik, éclectik et même un peu touristik de la Côte Basque et du Pays Basque". Horrelako lehiaketak bezala, ez da guztiz serioa, baina 32 web hautagaien artean, 2005 urteko irabazlea bozketaren bidez aukeratuko da.
Zerrenda osoa eta botoa emateko aukera www.cotebasque.net/ewo helbidean.
Erredakzio komiteak (pitoyablea, nola ez) 32 webgune aukeratu ditu. Besteak beste, eta momentuz zerrendako lehendabiziko tokietan:
- Lou Mon univers argazkiak, irudiak, idatziak, Stephanie Arrijuria-renak
- Anglet Surf Photo . Bai, surf eta argazkiak.
- Plébéien bleu (le) baionako blogaria... Le Pays basque est plus vert que rouge... sauf en bleu. Avironekoa, nola ez.
- Peña Baiona Aviron Bayonnais-eko zaletu txuri-urdiñak .
- Le chemin d'Agoué Le Monde egunkarian ostatutako bloga, gaztetan Iparraldeko kostaldean ibilitako AMBA TILL-ena. Lehen eleberri baten kronologia eta idazketa.
eta beste 27 web nominatuak.
Web euskaldun gutxi izendapenen artean
Nominatuen artean web euskaldun banaka batzuk baino ez ditugu aurkitu: Eke.org Euskal Kultur Erakundearena , Kokein.com Kokein rock taldearena, edo basquepoetry.net , Susaren Euskal Poesiaren ataria.
Izenean baino ez bada, euskararen arrastoa dutenak hauek:
- Bizi ona Slow-Food du Pays Basque. Euskal eko-gastronomoa.
- Euskal Herriko Foro Soziala baina albiste gehienak frantzesez.
- Errobiko Festibala , 10. urteurrena, baina hau ere frantzesez.
eta aipatutako hirurak:
- Eke.org Euskal Kultur Erakundearena
- Kokein.com Kokein rock taldearena
- Basquepoetry.net , Susa argitaletxearen Euskal Poesiaren ataria.
Urte bukaera arte, bisita egin eta botoa eman daiteke hemen .
Erantzunak kargatzen...