Euskara planak garatzeko hizkuntza teknikarien lan poltsa osatu eta lanpostu batzuk bete nahi ditugu, horretarako interesa duzuenoi zuen curriculuma bidaltzera animatzen zaituztegu. Curriculuma bidali ahal izateko baldintzak honakoak dira: euskararen normalizazioan edota euskalgintzan esperientzia izatea.
Gure xedean diogun bezala, euskararen normalizazio prozesuaren barnean, edozein motatako enpresatan, administrazioan nahiz bestelako erakundeetan, lana eta euskara uztartu nahi ditugu, lan mundua euskaraz garatzeko, bezeroen asebetetzea lortuta.
Aipatu bezala lan mundua euskalduntzea dugu helburu eta hizkuntza normalizaziorako konponbide onenak lortzeko, honako zerbitzu hauek eskaintzen ditugu:
-Enpresa eta erakundeei egokitutako euskara planak
-Sustapen eta komunikazio egitasmoak
-Normalizaziorako eragileentzako formazio eta aholkularitza berezia
-Itzulpenak
-Euskara formazio espezializatua
EMUNen ari garenok, gizartean euskal kontzientzia sortu eta euskalduntzen lagundu nahi duen pertsona taldea osatzen dugu, zeregin oso ezberdinei modu egokian erantzuten talde aritua eta aditua. Gure lanaren eta gure bezeroek guregan jartzen duten konfiantzari esker, gaur egun 64 pertsonek osatzen dugu EMUN eta etengabe hazten ari gara. Deialdi honen bidez, zeregin honetan arituko diren pertsonak behar ditugu:
EUSKARA PLANAK GARATZEKO HIZKUNTZA TEKNIKARIAK
Euskararen normalizazioan esperientzia edota euskalgintzan esperientzia izatea nahitaezkoa da.
Hautaketa probak urtarrilaren 10ean arratsaldez egingo direnez, curriculuma eta argazkia abenduaren 30a baino lehen bidali:
EMUN KOOP. E.
GAIA: Lan poltsarako curriculuma
227 Posta Kutxa
Uriburu 9, Behea
20500 Arrasate (Gipuzkoa)
TELEF.: 943 711847
E-Posta bidez bidaltzeko: emun@emun.com EMUNi buruzko informazio gehiago izateko sartu hemen
Erantzun
Sartu