Blogak eta Sare Sozialak barrutik
2005-12-22 10:12
Atzo [Herenegun] "Blogak eta Sare Sozialak" hitzaldian egon nintzen. Bertan CodeSyntax, Alianzo eta Hispavista egon ziren. Hitzaldi hau "Libre Nabegatu" kanpainaren barnean egiten da. (Gorka Juliok Teketen blogean argitaratua, eta hona ekarri hango CC lizentziari esker.)
Hitzaldia hasi zen, lehenengoa Luistxo(C&S) -> Luistxok blogen inguruko buztan luzearen teoria azaldu zuen eta bakoitzak bere mikroaudientzia izango duela aipatu zuen. Warholen esaldi bat eraldatu zuen "Denek 15minutuko ospea edukitzeko eskubidea dugu" dioena, "Denek 15 harpide edukitzeko eskubidea dugu" esaldira aldatuz (berak asmatu ez zuela ere aitortu zuen). Laster agertuko den blogak.com (blogak egiteko plataforma berri bat) sortu dutela ere aurreratu zuen.
Etorkizuneko predikzioak:
- blogen aplikazioa hezkuntzan gero eta handiagoa izango da.
- markagailu sozialen erabilera masiboa.
Hispavista -> Tipo trajeatu bat etorri zen bigarren. "Director de Alianza" omen zen bere kargua. Blogei buruzko datu asko eman zituen eta hauek AEBetan izaten ari ziren oihartzuna eta influentzia aipatu zituen. Bukaeran hispavistan blog bat egiten saiatu zen, 10minutu erroreak bakarrik ikusi ondoren lortu zuen blog bat sortzea.
Etorkizunerako predikzioak:
- publizitate kontextualak hartuko duen garrantzia.
- internet bidezko salmenta handituko da.
Alianzo -> Alianzoren aldetik J.A. del Moral etorri zen, pixkat berandu baina beno barkatuko diogu. Oso interesgarria egon zen blogen rankinga nola egiten duten azalpena. Sailkapen hori Google, Yahoo, Alexa, Bloglines, Technoratiko datuak erabiliz egiten dute Google, Technorati eta Bloglineseko datuek besteek baino garrantziagoak izanik. Sare sozialen inguruko eta blogak enpresentzako ekartzen dituen onurak ere aipatu zituen.
Etorkizunerako predikzioak:
- Wikien garrantzia datorren urtean.
- Blog pertsonaletan publizitatearen sarrera.
Beste hainbat gauza:
- Jorge Campanillas abokatuak etorkizunean datorren jabetza eskubideei buruzko legedia aipatu zuen. Honen inguruan "aipamen eskubidearen" desagerpena ekarri zezakeela aipatu zuen, honek dakartzan arazo guztiekin.
- Hemen egiten ditudan "kritika gehienak" bertan ere egin nituen baina aportazioren bat ere egin nuen. Predikzio moduan edo (ez niri kasu egin gero) hurrengo urtean PODCASTak garrantzi handia hartuko dutela esan nuen, batez ere erlijio kristaueko datozen festa hauetan oparituko diren MP3 irakurgailuak eta blogen aldaketa naturalak ikusiz. Badakizue, zuek ere horrelako bat eskatu behar badiozue Olentzero edo Monarkei, OGG formatua irakurtzen duten begiratu.
- Organizazio aldetik ondo baina "Libre nabegatu" software librea sustatzeko jardunaldi batzuetan DENA WINDOWS IZAN ZEN eta INTERNET EXPLORER ERE ERABILI ZUTEN. 2 pekatu kapital :P
Bertan egon zen beste norbaitek bere iritzia ematen badu, hitzaldien irudi errealgo bat edukiko genuke. Artikuluxka honek kritikak behar ditu, egingo dizkiozu?...
Erantzunak kargatzen...