Teknologia albisteak

'Kiki the nano bot' jokua euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia
3ARRANO - 3ARRANO.com
2005-12-20 : 08:12

Kiki 3 dimentsiodun puzzle jokua da, Sokoban eta Kula-World jokuetan oinarriturik egingiko nahasketa bat.

3ARRANO.com webgunean aurki dezakezu irudi eta soinu zoragarriz osaturik dagoen joku hau, euskaraz gainera. Buruari eragitera behartuko zaitu joku honek, eta batzuetan aurrera egitea ezinezkoa irudituko zaizu.

Berrogeita hamalau maila ezberdin gainditu beharko dituzu. Maila bakoitzean, gelaren irteera aurkitzea da zure eginbeharra, eta hau aktibatzea, beharrezkoa denean. Horretarako, harriak mugitu, elektrizitatearekin jolastu, edo beste nano bot batzuen inozokeriari aurre egin beharko diozu.

Jokuaren kalitate ona agerikoa da, eta horregatik izan zen 2000. urteko uDevGame lehiaketan hiru sailetako irabazle: irudi onenak, orijinaltasuna, eta orokorki jokurik onena.

"Kiki the nano bot" denbora luzean egon da geldi, baina aurtengo udazkenean, bertsio berri bat ateratzea erabaki zuten, maila berriekin, hainbat akats zuzendurik, eta nork bere hizkuntza hautatzeko aukerarekin.

Egileak

  • Programatzailea: Kodi
  • Mailen egileak: Michael Abel, Niko Boehm eta Ben Griffin
  • Euskararaketa: 3ARRANO
  • Webgune ofiziala: kiki.sf.net

Loturak

Jokua jaisteko, egin klik hemen (Windowsperako soilik, 2,56 MB)

Argazki bat: kiki the nano bot

Erantzun

Sartu