
Gustura jasotzen ditugu emailuak postaz eta fin dihardute lanean Armiarmakoek ere. horren seinale 200 emailu jaso izana. Zenbaki borobila aitzaki hartuta elkarrizketa egin diegu Armiarmakoei e-posta bidez. Zorionak, noski, ekimenagatik.
Ziztu batean igaro zen atzo Donostiatik Martin Varsavsky, FON enpresa proiektuaren sortzailea. Aste honetan estreinatu du Fonek gune ofiziala, deskargarako softwarea eta, besteak beste, mapen aplikazio bat, Euskal Herriko bi enpresen artean egina: CodeSyntax eta Alianzo Networks.
Eusko Ikaskuntzaren Kongresuak bi urtean behin izaten da eta aurten, 16.a, azaroaren 29, 30 eta abenduaren 1ean izango da Bilboko Euskalduna Jauregian. Kongresuaren lema: Garapen iraunkorra - IT. Etorkizuna.
Bilbon egon naiz bi egunez, erabat off-line. Halabeharrez, Informazioaren Gizartea esango dizute, baina egon naizen nazioarteko biltzarrean, ez dut ordenadorea piztu eta munduari zer ikusten eta sentitzen dudan adierazteko aukerarik izan. Patxi Gaztelumendi Kultur Politiken Nazioarteko Biltzarrean izan da Bilbon, eta kronika idatzi du, honaxe kopiatua bere blogetik han duen lizentziari esker.
Lapurdiko bizilagun bat kondenatu dute Baionako epaitegi batean Kazaa p2p truke saretik musika jaisteagatik, eta, sistema hauen logikari jarraiki, jaitsitakoak berriz beste batzuentzat eskuragai jartzeagatik.
Zenbat bider entzun dugun Konstituzio hitza... Joan gara ia euskaraz irakurtzerik dugun eta geratu gara hitzaurrearekin. Nahikoa! Hitzaurrea ere ez da ulertzen... hobeto dena ez itzulita. Zorionez badakigu gazteleraz ere.
NetLach, lehenengo ziberkultura eta baliabide berrien arteko topaketa izango da. Bihartik hasita, 2005eko azaroaren 16tik 20ra, Bilbao la Vieja auzoan.
Euskal kulturaren web atariaren itxurarekin bat egiten duen Euskal kultur erakundearen "eke-berriak" deitu berripaperaren lehen zenbakia atera da. Bihilabetekari berriak Euskal kultur erakundearen webgunearen osagarri izan nahi du...
Ekainean salatu genuen irudi baten bidez seinale elebakarrak jarri zituela Bidegik, Gipuzkoako autopistaren esplotatzaileak. Aldatu dituzte: pegatina batzuen bidez orain mezu elebiduna. Lasai, gastu extra bidesarien bidez ederki ordainduko dugula ez dago dudarik. Orain bakarrik falta da ulertzeko moduko erdaraz eta euskaraz jartzea. Adibidez: Altura máxima, gehienezko altuera.
Software libreak azken urteetan izan duen garapena izugarria izan da, eta hori dela eta, Udako Euskal Unibertsitateak UEU eta ASMOZ Fundazioak heziketa-arlo horretan dagoen gabeziaz jabetuta, ikastaro hau diseinatu dute modu ez-presentzialean emateko. Ikastaroa abenduan hasiko da eta azken matrikulak geratzen dira libre.
Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokak 40 urte beteko ditu aurten, eta horrekin batera, webgunea goitik behera berritu dute. Azokaren irudi berria, freskoa eta modernoa erakutsi nahi duen webgunea da. Aste honetan aurkeztu dute webgune berria.
Web bi puntu zero-ko tresnak definitu izan diren batzuk bere lankide batzuei aurkeztu zizkien Peio Arreitu informatikariak. Lagunek ze inpresio izan duten, eta del.icio.us edo Bloglines praktikan nola erabiltzen has daitezkeen azaldu du Peiok bere blogean. Eta hona kopiatu dugu, Creative Commons lizentzia dela medio.
Azaroaren 14tik 18ra helduen hezkuntzako esperientziak trukatzeko eta kooperatzeko topaketa bat egingo da Belgikako Loverval herrian eta Euskal Herriko ordezkaritza han izango da, Elhuyar Aholkularitzako hiru teknikarik ere parte hartzeko asmoa dutelako.
Bilboko Goi-bileran bildu ziren alkate eta eskualde eta toki erakundeetako ordezkariek Informazioaren Gizarteari buruzko Hiri eta Agintari Lokalen Munduko II. Goi-Bilerako aitorpen politikoa sinatu zuten. Besteak beste, Software Librea sustatu, e-tokiko agendak bultzatu, Ipar eta Hegoaren arteko arraila desagerrarazteko borrokatu edo e-inklusiorako baliabideak jartzera konprometitu dira. Hemen duzu aitorpena.
Antonio Zavalak herri literaturaren inguruan berrogeita hamabi urtez bildutako agiriak Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku gelditu dira, bi aldeek eta Jesusen Lagundiak izenpetutako hitzarmenaren bitartez.
Bilboko Goi Bileran izan diren atal ezberdinetako ondorioak 12:30etatik aurrera egin den Osoko Bilkurara eraman dituzte. Bitxia Euricities-ko C. Newby jaunak lan taldeetan aldi bereko euskarazko itzulpenik ez dela egon aipatu duela.
Prentsa, irratia, sarea, telebista... Euskarazko hedabideen topaketa-mintegia, azaroaren 26an (larunbata) Eibarren, UEUren Ikastetxe Nagusian (Markeskoa).
Topagunea Euskara Elkarteen Federazioko Mintzapraktika Saileko arduradun Oskar Zapatarekin elkarrizketa. Durangon izan dira aste honetan Mintzapraktika egitasmoak: erabilera lantzeko tresna eraginkorrak jardunaldiak. Horiek antolatzen ibili da Zapata, AEK eta IKArekin batera.
Larunbat honetan, Azaroak 12, Gasteizen FreeBSD sistema eragileari buruzko jardunaldiak ospatuko dira.
Zapatu honetan, azaroak 10 eta goizeko 11:00etatik aurrera, Larrabetzuko Literatura Eskola Aiherrako Literatura Eskola izango da. Emilio Lopez Adan, Jean Paul Sartre, Albert Camus, zu zeu eta Sarkozyren lagunak batuko gara