Eusko Ikaskuntzaren Kongresua datorren astean: Garapen iraunkorra, IT etorkizuna
2005-11-17 08:11
Kogresuko lehen egunean, Garapen Iraunkorraren inplikazioak eta Eusko Ikaskuntzaren Disziplina Anitzeko Proiektu Berezia DPB(GI)landuko da. Bigarrenean, Hirien Berrasmatzeaz eta Garapen Iraunkorraz mintzatuko dira eta hirugarren eta azken egunean, Administrazioaren papera Garapen Iraunkorraren aurrean aztertuko da. Baita ere, Teknologia Berrien garrantzia.
Kongresuko hirugarren egunean ere, Partaidetza Foroak eta Gazte Foroa izango dira. Gazte Foroan, Euskal Herriko ikasle unibertsitarioek Garapen Iraunkorraz hausnarketa egin ondoren heldutako ondorioak aurkeztuko dituzte.
Honako lotura honetan aurkitu dezakezue programa osorik ere.
Erantzunak kargatzen...