Euskal kulturaren web atariaren itxurarekin bat egiten duen Euskal kultur erakundearen "eke-berriak" deitu berripaperaren lehen zenbakia atera da. Bihilabetekari berriak Euskal kultur erakundearen webgunearen osagarri izan nahi du...
"eke-berriak"-ek 1998ko otsailetik 2005eko ekainera argitaratu den Leihotik aitzineko bihilabetekaria ordezkatzen du beraz.
Formari dagokionez, maketa grafikoa osoki aldatua izan da eta euskal kulturaren web-atariaren itxura oroitarazten du. Oraingoan aldiz, orrialde bakarreko berripapera da.
Halere, bereziki mamiaren eta irakurmoldearen aldetik berriz antolatua izan da.
Euskal kultur erakundearen, elkartekideen eta artisteen ekintza ezberdinak www.eke.org web atarian garatuak eta batzuetan ilustratuak diren berri labur batzuen moduan agertzen dira.
Orrialdeko gibelekoaldean, lekukotasun frangoz osatu artikulu sakon batek kultura aktualitateko gertakari garrantzitsu bat edo euskal kulturaren sail berezi bat argian ezartzen du. Artikulu hori ere www.eke.org webgunean sakondua da multimedia osagai batzuei esker (argazki, soinu, testu...).
Bihilabetekaria berrantolatzearekin batera, Euskal kultur erakundeak hedapen elektroniko zerrenda bat sortu du. Nahi duenak bere izena eman dezake euskal kulturaren azken berriak bere gutun-ontzi elektronikoan eskuratu nahi baditu.
Xehetasun gehiagorentzat :
Erantzun
Sartu