Euskarazko hedabideen topaketa-mintegi irekia
2005-11-11 10:11
Prentsa, irratia, sarea, telebista... Euskarazko hedabideen topaketa-mintegia, azaroaren 26an (larunbata) Eibarren, UEUren Ikastetxe Nagusian (Markeskoa).
XEDEAK:
- sektorea osatzen duten hedabideen arteko ezagutza areagotzea
- sektorearen diagnosia eta merkatu-aukeren azterketa egitea
- etorkizunari begira jartzeko irizpideak lantzea
NORENTZAT:
Mintegi irekia da, gizarte-komunikazioaren edozein esparrutan (prentsa, irratia, sarea, telebista ) euskaraz diharduten guztientzat:
- Kazetarientzat, marrazkilarientzat, publizistentzat, banatzaileentzat, kamararientzat, esatarientzat, bloglarientzat...
- Sustatzaileentzat, bateragileentzat...
- Kultur-eragileentzat, irakasleentzat, ikasleentzat...
- Kontsumitzaileentzat
IZENEMATEA:
Mugatuak dira plazak.
- Azaroaren 20a baino lehen, honoko helbide honetara baieztatu behar da etorrera: joseinazio.basterretxea@ehu.es
- Mezuan, adierazi taldea/hedabidea eta hurbilduko den lagun-kopurua.
- Adierazi, era berean, zein eztabaida-taldetan (tailerretan) hartuko den parte.
PROGRAMA
- 09,00 Partaideei ongi-etorria eta material-partiketa
- 09,30 Sarrera hitzak: J.I. Basterretxea
- 10,00 Euskarazko komunikabideak: egoera, ardatzak eta pisu erlatiboa. Hizlaria: Santi Urrutia.
- 10,20 Eztabaida
- 10,50 Hedabideen kontsumo-azturak Euskal Herriko eskola-gazteen artean. Hizlaria: Txema Ramírez de la Piscina
- 11,10 Irakurketa-zaletasuna Euskal Autonomia Erkidegoan. Hizlaria: Kontxi Kerejeta
- 11,30 Eztabaida
- 12,00-12,15 Atseden-suspirioa
12,15 Diagnosirako tailerrak
- Paperezko prentsa (moderatzailea: Mikel Arrieta, Berria)
- Telebista (moderatzailea: Edorta Arana, EHU)
- Irratia (moderatzailea: Juan Kruz Lakasta, Euskalerria Irratia)
- Sare digitala (moderatzailea zehazteke)
14,00 Tailerren hitza elkarren artean jartzea
- 14,45 Hurrengo urratsak emateko lan-taldearen osaketa
- 15,00 Ekitaldiaren amaiera
Erantzunak kargatzen...