Larunbat honetan, Azaroak 12, Gasteizen FreeBSD sistema eragileari buruzko jardunaldiak ospatuko dira.
Jardunaldi hauen egitaraua zera da:
9:00 Ongietorria
9:30 Csup: Aro berri baten hasiera. Zergaitik aldatu CVSup hain ondo funtzionatzen badu eta hainbeste erabiltzen bada? Csup proiektuaren egoera? zer dago eginda? zer dago egiteke? eta zeintzuk dira Csup eta CVSup-en arteko ezberdintasunak? Hizlaria: Alfredo Beaumont
11:00 IPv6 eta FreeBSD: IPv6 protokoloaren azalpen praktikoa, pasabide baten konfigurazioa, eta IPv6ri buruzko adibideak. Hizlaria: Juan Rodriguez Hervella
Jateko tartea
16:00 FreeBSDtik Linuxera. Askotan entzun ditugu Linuxetik FreeBSDra migratu dutenen istoriotxoak, baina kontrako kasua noizbaiten entzun al dugu? Unixen erabiltzaile ausart batek bere esperientzia kontatuko digu. Hizlaria: Borja Marcos
17:30 Kamisetak eta Software librea. Nola egin kamiseta bat bakarrik software librea erabiliz? Prozesu osoaren (ideiatik serigrafia tailerreraino) azalpen praktikoa. Hizlaria: Fontso Fdez. Bustamante -Pitxi-
19:00 Doom3 eta FreeBSD. FreeBSD ere aproposa da Doom3 bezalako joku batetarako. Ports-etako zuhaitzetan aurkitu dezakegu Doom3-ko demo bat instalatzeko, baina joku originala instalatzea ere posiblea da. Hizlaria: José Ramon Baz.
21:00: Afaria
Informazio gehiago hemen. Ondo izan eta agur bero bat.
Erantzun
Sartu