Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

Denbora eta eguraldia

Iñaki Ugarteburu Gastañares - Sustatu
2005-11-29 : 09:11

Udazkenari adio esanez, elizbidetik behera iritsi ginen lehengo egunean Oñatiko Urrexolara, oinaztarren borrokak gogoan, eta han ageri ziren kanpandorreko leihoan eguraldia (haritzak ia biluzik) eta denbora (erlojuaren kontrapisu-harriak zintzilik). Nik ere jasotzen nituen, akolito nintzela, parrokiako erlojuaren harriak, soka luze batetik tiraka gora eta gora, presarik gabe, nanoteknologiaren beharrik gabe.

BasqueLiterature.com aurkeztu da gaur

Sustatu - KMK
2005-11-28 : 18:11

Euskal literaturaren berri emaneteko lau hizkuntzatan, helburu horrekin jaio da gaur BasqueLiterature.com , Euskal Literaturaren Ataria.

3

EGA prestatzeko material berria Interneten

Ion Rey - B.H.I. Iturrama
2005-11-28 : 09:11

EGA azterketarako material berria jarri dut Internet-en denon mesederako.

5

Teledonosti eta bere prestigioa

Imanol - Zarautz
2005-11-28 : 08:11

Noticias de Gipuzkoa egunkari berria ez da, antza denez, Teledonostiren mailara iristen eta, horregatik, bere programazioa jartzea galarazi dio egunkari berriari.

5

Kafe Antzokian elkartu gara blogari koadrila

Sustatu - Bilbo
2005-11-27 : 20:11

Hemen gaude koadrilatxo bat, Bilboko Kafe Antzokian Blogs & Bears 2.0 topaketan. Proposamen bat, blogariok: blog sarrerarik eginez gero, edo argazkirik kargatuz gero Flickr-en, erabili BBBilbo tag edo etiketa. Blog sarreretan ere, hemengoa komentatzeko, idatzi post-aren testuan BBBilbo hitza eta ikusiko dugu Technoratin eta Flickr-en ezer agertzen den...

1

Euskara eta teknologia berrietarako laguntzak

Sustatu
2005-11-25 : 12:11

Gaur argitaratu da EAEko EHAA buletin ofizialean informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrietan euskara sustatzeko, garatzeko edota normalizatzeko lanak sustatzeko laguntzen deialdia.

2

Blogari.net euskarazko blogak sortzeko tresna berriak

Gorka Julio - Elurnet S.L.
2005-11-25 : 09:11

Euskal Blogosferan azken aldian ikusten zen behar bati erantzun nahian, Blogari.net sortu du Elurnet S.L. enpresa berriak.

1

Gizakiak Makinen aurka Bilbon (eta makinak garaile)

Gerardo Fernandez - AjedrezVasco.com
2005-11-25 : 08:11

Azaroaren 20tik 23ra bitartean izan dugu Bilbon pertsona eta makinen arteko bigarren munduko xake txapelketa. Alde batetik, Alexander Jalifman errusiarra, Ruslan Ponomariov ukraniarra eta Rustam Kasimyanov uzbekistandarra, hau da, 1999, 2002 eta 2004ko munduko txapeldunak. Aurrean, Hydra, Junior eta Fritz (makinak; irabazleak, azkenean).

Fundamentos Web: Jendeak Interneten ez du irakurtzen, eskaneatu egiten du

Maite Rementeria - Codesyntax
2005-11-25 : 00:11

Gijondik bueltan hona hemen Fundamentos Web delakoan erabilgarritasunari buruz entzun genituenak. Jakob Nielsenek bere betiko pauten errepasoa egin eta oraindik ere, duela 5 urte erabiltzaile testetan detektatzen ziren errore berdinak egiten direla azpimarratu zuen. Teknologikoki sarea asko aurreratu da, deskarga denborak askoz motzagoak dira eta erabiltzaileak ere lehen baino adituagoak dira baina oraindik ere garatzaileok errore berdinak errepikatzen ditugu:

Bidasoamedia, Behe Bidasoako agerkari digital euskalduna

Bidasoamedia.info
2005-11-24 : 21:11

Behe Bidasoako lehenengoa izateaz gainera, euskara hutsean datorkigu bidasoamedia.info astekari digitala. Hendaia, Biriatu, Pausu, Hondarribia eta Irungo egunerokotasunaren oihartzun-gunea izateaz gainera, beste atal batzuk eskainiko ditu hemendik aurrera.

Euskarazko Hedabideen Topaketa Mintegia, bertan behera

Sustatu
2005-11-24 : 14:11

Larunbat honetan, azaroak 26, zen egitekoa Euskarazko Hedabideen Topaketa Mintegia Eibarren. Matrikulazio kopuru txikiaren ondorioz bertan behera geratu da. Data berria jakinaraziko da.

Webguneen irisgarritasuna eta erabilgarritasuna aztergai Gijonen

Zaloa Etxaniz eta Maite Rementeria - Asturiastik, CodeSyntax
2005-11-23 : 12:11

Gijonera (Asturias) etorri gara Fundamentos Web nazioarteko topaketara. Bi egunetan irisgarritasuna eta erabilgarritasuna aztertuko dute hemen, 400 lagunen aurrean, mundu mailako adituek.

Poesia solasgai eta gozagai Donostian

Joserra Beloki - Donostiatik
2005-11-21 : 11:11

Hilaren 28an (astelehenez), Literatur Solasaldien 3. saioa izango dugu, Donostian, Harkaitz Canok gidatuta. Saio berezia izango da: poesia eta poetikari buruzko liburu bat izango delako solasgai, eta bi poeta izango direlako bertan, solaskide eta errezitatzaile.

Goienkaria berritzen jendearen aurrean

Usoa Agirre
2005-11-21 : 09:11

Goienkariaren diseinua goitik behera berritu behar dute, bai kazetaritzakoa eta bai grafikoa. Lan horretan egiten dituzten urrats guztien berri emango dute sortu duten blogean eta irakurleek ekarpenak egiteko aukera izango dute.

Nafarroa Oinezeko logo berria

xare - Sustatu
2005-11-21 : 08:11

Ostiralean, azoaroaren 18an aurkeztu dute Nafarroa Oinez 2006 ekimena Berako Kultur Etxean Labiaga Ikastolako arduradunek.

Txema Garcia-Viana, altxor barreiatua

markos zapiain - bermeotik
2005-11-20 : 20:11

Txema Garcia-Vianaren hiru nobeletako protagonistak altxor bila dabiltza. Ohikoa dirudi. Baina badituzte ezaugarri berezi-bereziak: altxorra sakabanaturik dago eta alaba baten aitarenganako fideltasunak abiaraziko du altxorraren bilatzea.

LANERA! Urola Kostako enpresak euskalduntzeko plana abian jarri da

Miel Guridi - Urola Kostako Udal Elkartea
2005-11-20 : 19:11

Urola Kostako sei enpresak euskararen erabilera gehitzeko "Lanera!" egitasmoan parte hartzeko hitzarmenak sinatu dituzte. Egitasmoaren sustatzaileak Urola Kostako Udal Elkartea eta Aia, Getaria, Orio Zarautz eta Zumaiako Udalak izan dira eta Aholkularitza teknikoa Elhuyar Aholkularitzaren ardura izan da.

1

Sebiek: ekintzaileentzako Kutxa sarietan irabazle

Sustatu
2005-11-18 : 15:11

Gipuzkoa Donostia Kutxaren ekintzaileen 6. lehiaketan Sebiek izeneko enpresa proiektuak irabazi du lehen saria (40.000 euro). Bic-Berrilan enpresa haztegian kokatutako proiektu bat da Sebiek. Pertsonen segurtasun eta osasunerako teleasistentzia zerbitzuak dira ideiaren koxka.

17

Blogen gainean Euskadi Irratiko Arratsaldekoan

patxi gaztelumendi - irratia.com
2005-11-18 : 12:11

Euskadi Irratiako Arratsaldekoa saioak, blogintzaren inguruko saio berezia egingo du gaur (azaroak 18, ostirala) arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Euskaraz idazten duten blogari ezberdinak gonbidatu dituzte berbetan jarduteko.

XII. CAF-Elhuyar sarietara lanak aurkezteko epea abenduaren 1ean amaitzen da

Rakel Lopez - Elhuyar Fundazioa
2005-11-18 : 08:11

Hiru sari nagusi eta gazteentzako sari bereziaz gain, dibulgazio-liburu bat idazteko beka egongo dira jokoan.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››