Web bi puntu zero-ko tresnak definitu izan diren batzuk bere lankide batzuei aurkeztu zizkien Peio Arreitu informatikariak. Lagunek ze inpresio izan duten, eta del.icio.us edo Bloglines praktikan nola erabiltzen has daitezkeen azaldu du Peiok bere blogean. Eta hona kopiatu dugu, Creative Commons lizentzia dela medio.
Gogoan dakat, Garirekin CodeSyntax-en izan nuen bilera baten Luistxok del.icio.us aipatu zuela.
Gero, pixka bat beranduago, Gariri irakurri nion zerbait bloglines-i buruz, eta handik gutxira flickr ere erabiltzen zutela ikusi nuen.
Izatez kuriosoa naiz, eta azkenean gauza hauek zer ziren ikustera sartu nintzan. Emaitzak oso onak izan dira. Ekainetik tresna hauek erabiltzen ari naiz, eta egia esan oso pozik nago.
Tresna hauek Web bi puntu zero-ko tresnak omen dira. Ez zait gehiegi inporta Web2.0 diren edo ez diren, niretzat oso erabilgarriak dira.
Hau dela eta, lankideei erakustea pentsatu nuen, niretzat onak badira, besteentzako ere onak izango direlakoan. Aurkezpenera 12 lagun etorri ziren,eta guztira 45 minutu eskaz behar izan nituen 3 tresna hauek azaltzeko.
Nire lankideen perfila hau da:
Nire helburua tresnak azaltzea zen. Gero bakoitzak pentsatu behar zuen ea tresna hauek berarentzat onak ziren ala ez. Pare bat aste pasa dira aurkezpena egin nuenetik, eta denbora hau pasa ondoren, galdetu diet ea tresna hauetakoren bat erabiltzen hasi diren.
Emaitzak hauek dira:
Lankideetako bat IMHko Ingeniaritzan irakaslea da, eta esan didanez ikasleei tresna hauek azalduko dizkie, beraien lanerako erabilgarriak izango direlakoan.
Zuk ezagutzen dituzu?
Erantzun
Sartu