NetLach, lehenengo ziberkultura eta baliabide berrien arteko topaketa izango da. Bihartik hasita, 2005eko azaroaren 16tik 20ra, Bilbao la Vieja auzoan.
Egunotan, artistek, ekintzaileek eta arlo ezberdinen ikertzaileek informazioaren gizartea aztertuko dute.
Sarean: NetLach
Hitzaldi, tailerra eta emanaldi ezberdinak egongo dira, gai ezberdinei buruz eztabaidatuko da: online sortze-lana, eszenario digitalean agertu diren arte-arlo berriak, aukera berriak eta komunikabideen erabilera soziala, hacker kultura eta bere konpromiso etiko teknologiaren erabilerarekin, haririk gabeko sareak, etab.
Aipatu dugun bezala, Netlach Bilbao la Vieja izango da, hainbat kultura espaziotan: Cortes kalean, 29-31; Antiliburudendan Dos de Mayo kalean, 2 eta Amasté, Aretxaga kalean, 101. Ekitaldi guztiak dohainik izango dira.
Arte arloan, gaur egungo online-sortzamenaren egoeraz arituko dira hitzaldiak. Mia Makela Finlandiako bideo-sortzailea hasiko da robotikari buruzko debatea, I need a hero fabularekin.
Pierre Bongiovanni kritikari eta komisarioak gizarte kapitalista post-industrialearen inguru bioteknologikoan agertzen den erronkari buruz hitz egingo du.
Beste aldetik, Laura Baigorri net-art ikertzailea bere ikuspuntu bitxia azalduko digu: No más arte, sólo vida 4.0. Procesos de intervención en la realidad.
A mínima argitalpenaren editoreak ere parte hartuko dute.
Ikus-entzunezko atalean komunikabideen erabilera sozialari buruz hitz egingo da. Okupen les Ones / Asamblea para la comunicación social de Barcelona-k aurkeztuko ditu bere telebista lokala laguntzailearen proiektua eta bere hirugarren ikus-entzunezko sektorea bultzatzeko kanpaina.
Beste aldetik, Precaripolis dokumentala ikusi ahal izango da: Bartzelonan dauden etorkinen zentroei buruzko dokumentala.
Bilboko Amatau TV kolektiboa tailer bat antolatuko du: lehenengoz, parte-hartzaileok San Franzisko auzoko irudi ezberdinak grabatuko dituzte. Gero, artxibo irudiak erabiliko dira video digital bat sortzeko. Cinelerra programa (software librea) erabiliko da.
Azkenik, Radio Paca, net-radiok saio berezi bat egingo du streaming (interneten zuzenean). Gaia Feminismo mugimendua informazio gizartean izango da.
Hacker kulturak ere edukiko du bere lekua Netlach-en, Merce Molist kazetari eta Metabolick Leioa Hacklab-i esker. Argituko dizkigute gai horren inguruan dauden zenbait gaizki-ulertu. Izan ere, filosofia honek berezko etika du teknologiaren erabilerari buruz.
Amaitzeko, Bilbao la Viejan auzoa hiriko ziberespazio bihurtuko da. Izan ere, Bola Extra bilboko kolektiboa ibilaldi-tailer bat antolatuko du haririk gabeko sareen bila.
Pierre Bongiovanni. Teknologia, mutazioak eta keinu artistikoa. Pierre Bongiovanni artista polifazetiko, kritikaria, arte multimedia komisarioa eta rte elektronikoarekin lotutako proiektuen bultzatzailea da. Belfordteko CICV (Centro International de Creación Video) eraiki eta 1990etik 2004ra zuzendu zuen. Pariseko La Gaité Lyrique arte digital zentroa martxan jarri zuen. Zer nilako etorkizuna edukiko du artea gure informazio, biobotere eta kapitalismo liberalaren garaian?
Mia Makela. Robotika: I need a hero. Mia Makelak (Solu izendatuta bere bideosortzaile aldean) artista eta kultura ekinlaritzat hartzen du bere burua. Ikus-entzunezko eta hacker kulturari buruzko tailerretan irakasle lan egiten du, eta arte elektronikoari buruzko debate askotan parte hartu du. Female pressure.net eta Fiftyfifty kolektiboen kidea eta Repelent Magazine (NY) laguntzailea da. Dorkbot Barcelona / Gente que hace cosas raras con electricidad plataforma bultzatzen du.
Amatau TV. Work-in-progress Bilbao la Viejari buruz /Cinelarra bideoedizioa software librea. Work-in-progress Bilbao la Viejari buruzko ikus-entzunezko materialarekin (Amatau TV-ren artxiboak eta egunotan egingo diren grabaketak) eta bideo digital edizio tailerra egingo dugu. (Cinelarra software libre formatuan).
Alfredo Llanos. Greeks & nerdies. Ibilaldia Interneteko toki bitxien zehar.
Komunikazio sozialaren aldeko batzarra.
Laura Baigorri. No más arte, sólovida. 4.0. Procesos de intervención en la realidad Arte eta online aktibismoa. Laura Baigorri Arte Ederretan doktorea da. Bideo, netart eta baliabide berriak iraskasle lan egiten du Bartzelonako unibertsitatean. Caixaforum Mediatekako aholkularia (arte interneten arloan) da eta Artnodes, Telos, Zehar, Transversal Virose eta Zemos 98 arigitalpenetan lan egin du laguntzaile.
Paca Irratia. Net-irratia emisioa streaming: Feminismoa Informazio gizartean. Paca Irratian net-radio bat da. Izan ere, partizipazioa eta dibertsitatean onarritutako feminismoa sustatu nahi dute. Haien helburua edonor diskurtso sortzaile gai izatea da. Bizkaiko Emakume mugimendua topaketa erretransmitituko du Paca Irratiak. Gaia Feminismoa Informazio gizartean izango da.
A minima. Arte, zientzia eta teknologia. A minima bi hilabeteroko aldizkaria da. Editoreak Clara Alba eta Andrea Garcia dira. Argitaratzen dituzten lanen bidez, gaur egungo arte, zientzia eta teknologiaren panorama sortzailearen egoera ezagutuko dugu. Andrea Garcia Mendez (Buenos Aires, 1975) ikertzailea eta Filologia Hispanica lizenziatua da. Ikerlanaren egilea da, eta orain Written in the stone, una historia del netart Arte eta Teknologiaren arteko harremanei buruzko tesian lan egiten du. Clara Alba Perez (Madril, 1975) kazetaritza ikasi du, eta erredaktore lan egin du zenbait komunikabideetan. Gaur egun baliabide berrietan espezialitatuta dago.
Mercé Molist. Hackerrek irakasten diguten etika. Ez zaizkigu makinak interesatzen, eta ez dugu haiekin lelokeriak egin nahi. Interesatzen zaiguna herritar normala da, tresna dituena baina erabiltzen ez dakiena. (Fronteras Electronicas) Hacker etika Interneten garapenarekin eta informatikarekin lotuta dago. Mugimendua irakasle eta ikasle batzuk hasi ziren, Massachussets Institute of Technologykoak. Ordenagailuek duten boterea mugatu egin behar da, erabilera txarrak saihesteko. Hitzaldi honetan hacker etika eta bere joera ezagutuko ditugu. Esan beharra dago hacker hitzak ez diola bakarrik erreferentzia egiten sare-asaltadoreari, baizik eta termino luzeagoari. Hau da, programak eta sareak ezagutzen dituen pertsona eta bere etika sustatu nahi duena interneten bidez. Mercé Molist (Bartzelona, 1969) freelance kazetaria da, Interneten espezialitatua. Gaur egun Ciberpaís El País suplementuan eta @rroba aldizkarian kolaboratzen du.
Metabolik Leioa Hacklab. Partekatzea ona da. Biloko hacker nodoaren kanpainak, sedea Leioan duena, aurkibide digitalen truke eta ezaguera-zirkulazio librea sustatu nahi ditu.
Solu Live-set. Soluren (Mia Makela) bideo esperimentalak abstrakzio minimalistak eta ikuspegi digitalak MAX /MSP / NATO, JITTER edo Isadora prozesatuz. Gaur egun bere lanak kontakizun esperimentalaren forma berriak bilatzen ari da, performancen bidez edo live cinema amanaldiekin (Such a whisper edo Hiding in the coulds bilduma rekin, esaterako.)
Bola Extra. Hiriko ziberespazioa. Txango eta blog ekintza!! Ibilaldi Bilbon zehar, haririk gabeko sareen bila eta blog sorkuntza zuzenean. Oso aukera egokia hiriko eta espazio birtualean lan egiteko. Eraman zure ordenagailu eramangarria, zure sakeleko telefonoa, argazki makina eta ez ahaztu askaria!!
Erantzun
Sartu