Bilboko Goi Bileran izan diren atal ezberdinetako ondorioak 12:30etatik aurrera egin den Osoko Bilkurara eraman dituzte. Bitxia Euricities-ko C. Newby jaunak lan taldeetan aldi bereko euskarazko itzulpenik ez dela egon aipatu duela.
Lan talde eta saio tematikoen ondorioak irakurri dituzte R. Nencini, R. Guerra eta Eurocities eta Telecities-ko C. Newby-k gizarte digital berriaren erronka ezberdinak aipatuz, eta azkenean Cinum 2005 2006 2007 aurkeztu du M. Desvergn-ek.
Besteak beste, Euricities-ko C. Newby jaunak Goi Bileran euskara presente egon bada ere, lan taldeetan aldi bereko euskarazko itzulpenik ez dela egon aipatu du.
Momentu honetan itxiera ekitaldiari hasiera eman dio Mauri Lazkanok, eta hasteko euskara erabili du, agurra egiteko behinik behin.
Beste agintari batzuen hitzaldi laburren ondoren, Bilboko Alkateak, Iñaki Azkunak, Hirien eta Agintari Lokalen Informazioaren Gizarteari Buruzko Munduko II. Goi-Bileraren Deklarazio Politikoa irakurri du gazteleraz eta frantsesez eta gazteleraz, Bilboko dekalogoa aurkeztu du, c'est fini! batekin bukatuz.
Gero, Tunisko alkateak hartu du hitza, Bilboko deklarazioa goraipatuz.
Izan ere, Bilboko ondorioak Tunis 2005 Goi Bilerara eramango dira, WSIS - World Summit on the Information Society (www.itu.int/wsis ) prozesuari jarraipena emanez.
Aurkezpen eta ondorioak egun gutxi sarean izango direla aipatu da.
Gehiago jakiteko Goi Bilerako Prentsa Aretora jo
Erantzun
Sartu