Software libreak azken urteetan izan duen garapena izugarria izan da, eta hori dela eta, Udako Euskal Unibertsitateak UEU eta ASMOZ Fundazioak heziketa-arlo horretan dagoen gabeziaz jabetuta, ikastaro hau diseinatu dute modu ez-presentzialean emateko. Ikastaroa abenduan hasiko da eta azken matrikulak geratzen dira libre.
Ikastaro honetan landuko diren gaiak punta-puntakoak izango dira:
+ Instalazioa; Lizentziak, negozio-eredua, arrakasta izan duten kasuak; Aplikazioak.
+ Sistema eragileak: Oinarrizko kontzeptuak: prozesuak, memoriaren kudeaketa eta dispositiboen zein fitxategien kudeaketa.
+ TCP/IP Sareak: Oinarrizko kontzeptuak: sare lokalak, IP, TCP, UDP, aplikazioak.
+ Sistemaren administrazioa: GNU/Linux. Scripting, oinarrizko komandoak, ingurune-aldagaiak, erabiltzaileak, segurtasun-kopiak, software berria, zerbitzariak, oinarrizko segurtasuna.
+ Sarearen administrazioa: Konfigurazioa, sare lokalaren zerbitzuak, Internet/Intranet zerbitzariak.
+ Segurtasuna: Oinarrizko kontzeptuak eta praktikak.
+ Webgune dinamikoen garapena: PHP eta MySQL.
+ Eduki digitalen argitalpena. HTML, XML eta Zope.
Informazio guztia: www.ueu.org eta www.asmoz.org
Erantzun
Sartu