.cym dros Gymru, domeinu bat galesarentzat
2006-11-13 10:11
dotCYM da kanpainaren gune ofiziala, baina blog honetan, Glamorgan Unibertsitateko irakasle batek jarraipena egiten dio gaiari.
Interesgarria Daniel Cunlifferen Datblogu izeneko blog hau, hizkuntza gutxituen gaiari emana.
Euskal Herrian, Nazio Garapenerako Biltzarraren Burlatako bilera batean egin zen .eus domeinuaren aldeko azken alderria, Iratxe Esnaola informatika irakaslearen eskutik, aurretik Euskal Herria 2.0 jardunaldietan egin zuen bezala.
Galizian ere
Galizian ere, .gal domeinuaren alde hasi dira. Ekimenaren atzean, Vieiros atariaz gain, beste hainbat erakunde daude, hemen aurkituko duzu zerrenda.
Erantzunak kargatzen...