Jokin Zaitegi beka, Orhan Pamuk turkiarra euskaratzeko
2006-11-13 12:11
Urtero bezala, AED elkarteak eta Elkar argitaletxeak, Kutxaren laguntzarekin, Jokin Zaitegi itzulpen saria antolatu dute, Literaturako Nobel saridunaren liburu bat euskaratzeko beka moduan emango dena.
Turkieratik euskarara zuzenean aritzeko gai den itzultzaile gutxi izango delakoan, frantsesez, ingelesez eta gaztelaniaz ere eskaintzen dugu testu hori, eta itzultzaileei eskatu gutxienez bi hizkuntza erabil ditzatela beren lanerako.
Epaimahaia Luis Berrizbeitiak, Aingeru Epaltzak eta Itziar Otegik osatuko dute, eta irabazleak 9000 euro jasoko ditu eleberri osoa euskaratzeko.
Oinarri zehatzak eta itzuli beharreko lagina helbide honetan topatuko dituzue:
www.elkarlanean.com/jokinzaitegi
Argibide gehiago behar duenak, AED elkartera edo Elkar argitaletxera jo dezake.
Erantzunak kargatzen...