Euskararen Nazioarteko Egunerako webgunea
2006-11-15 14:11
Bertara helduta, egun horretarako Benito Lertxundik konposatutako musika entzun eta gorde ahal izango duzue, bai eta grabazioaren bideoa ikusi ere.
Musikaz gain, euskararen inguruko hainbat material biltzen du webgune honek:
- Euskaraz ezagutzen diren lehenengo grabaketak.
- Hainbat pertsonek euskararen gainean emandako iritziak
- Lehenengo Euskararen Nazioarteko Egunaren inguruan 1949 eta 1950ean argitaratutako berriak
Dokumentu guztiak, bai grabazioak bai idatziak, bere osotasunean entzun edo irakur daitezke Euskomedia eta Eusko Ikaskuntzaren webgunean.
Erantzunak kargatzen...