Aspaldian Irakurleen tarteak garrantzia hartzen ari dira gurean. Idazleak pozik joaten dira irakurleengana, irakurleek pozik entzuten dituzte idazleak. Harremana sortzen da, eta garrantzitsuena dena; literaturaz berba egiten da. Irakurlearen tartea izeneko bloga aurkeztera gatoz. (Irakurleen tarte hauek ez dira bakarrik sarean, aurrez aurre ere bai: adibidez, gaur hilak 8, 20.00etan Durangon)
Santutxu, Durango eta Deustuko irakurleen tarte edo txokoetako berriak aurkituko dituzu.
Deialdiak, eta baita kronikak ere. Argazkiak publikatu daitezke, eta hitzaldiei buruzko iruzkinak gehitu ahalko dira. Tresna bat da, beste barik; tresna bat hitzaldien inguruan.
Balio du iragartzeko, edo komentatzeko. Balio du apunteak hartzeko eta konpartitzeko. Blogen garaian, irakurleen tarteek ere berea behar zutelako, eta banaka hasi beharrean, hobe bat denentzat.
Hori pentsatu dugu hau egiten ari garenon artean, eta sarean elkartu gara. Gaur zita bat Durangon. Hurrengoak Deustu eta Santutxun. Hilero zita bat gutxineez.
Beste blog bat: Irakurlearen tartea
Erantzun
Sartu