Sustatu logoa Teknologia albisteak

Kirolaz Badakit lehiaketa online

Arantza Egaña - ARGIA
2006-11-08 08:11

ARGIAren aurtengo nobedadeetako bat da Kirolaz Badakit jolasa. Ohiko galdera-erantzun txartelez gain CD-ROM interaktiboa ere badu, PC eta Macintosh motako ordenagailuentzako baliagarria.

Jokatzen hasteko, jokalariak lauki zuri batean kokatuko du fitxa. Dadoan klikatuz, jakingo da eman beharreko urratsen kopurua. Jolasak berak erakusten du egin daitezkeen mugimenduak zeintzuk diren.

Galderak sei gai nagusitan banatzen dira eta gai bakoitzari galdera bat dagokio:

-Horia: talde kirolak

-Laranja: bakarkako kirolak

-Urdina: itsas-kirolak

-Berdea: neguko kirolak eta arrisku kirolak

-Morea: herri-kirolak

-Gorria: kirol errekorrak

Galdera bakoitzak hiru erantzun posible ditu baina bakarra da zuzena.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu