Irudietan erantzunak utz daitezke orain Sustatun
Orain, irudietan ere, erantzunak utz daitezke, gainerako artikuluetan bezala. Ez bakarrik gaurtik aurrerakoetan, orain artekoetan ere bai. 624 argazki zeuden gure artxiboan, eta guztietan utz daiteke iruzkina orain.
Atzo kargatu genuen argazkia, e-posta zerbitzuaren bidez ere zabaldu zen... Baina ez zen hori ideia. E-posta bidez harpidetuta zaudetenok ez duzue argazkirik hortik jasoko.
Eta RSS jarioen bidez jarraitzen gaituzuenok ere, aparte izango dituzue bi jarioak, bata ohiko albisteentzat, bestea irudientzat.
Argazkia bidaltzeko, hemendik egin dezakezu baina kontuan izan, mesedez, 250 pixel zabal diren irudiak behar ditugula.
Zuen laguntzarekin, orain arte bezala, lanegun bakoitzean irudi interesgarri bat argitaratzen saiatuko gara.
Erantzunak kargatzen...