Teknologia albisteak
1

Arima Beltzaren azken kontzertuetako bat Internet bidez zuzenean

Erabiltzailearen aurpegia
elgoibarren.net - Elgoibar
2006-11-17 : 09:11

Elgoibarko www.elgoibarren.net atari digitalak Arima Beltza blues taldeak emango duen kontzertua Internet bidez zuzenean emateko ahalegina egingo du. Kontzertua gaur (ostirala) izango da, gaueko 22:15etatik aurrera Elgoibarko Herriko Antzokian. Taldea banatu egingo da laster eta zuzenean ikusteko azken aukeretako bat izango da honako hau.

Hasierako asmoa bideo bat grabatu eta elgoibarren.net ipintzea bazen ere, detaile bat baino gehiago alde jarri zaizkigu, tartean streaming zerbitzari bat, eta zuzenean emateko erronka bota dugu gure bizkar gainera. Hona hemen Aitor Lauzika, elgoibarren.net-eko gure informatikoak, pentsatu eta prestatuko duena:

Soinua: Antzokiko soinua ezingo dugu eman. Frogaren bat egingo dugu zuzenean, baina, seguruenez, oso saturatua egongo da. Beraz, audio mahaitik hartu beharko dugu zuzenean. Minidisc aparatu batean grabatuko dugu soinu artxiboa.

Irudia:

  • Webcam-a duen portatil bat jarriko dugu eszenarioan. Mahaikoek nahasketa master-eko audioa bidaliko digute bertaraino.
  • Soinu-mahaiaren ondoan egongo den DV-Pro kamara bat izango da irudi hornitzaile nagusia. Ondoan errealizaziorako erabiliko den beste portatil bat webcamarekin.
  • Hirugarren webcam bat ere ipintzeko asmoa daukagu, Antzokiko soinuarekin frogarenbat egiteko bada ere, baina emisiorako erabiliko dugun adsl-ak ez dakigu emango duen.

Sarea: Antzokian router inalanbriko bat ipiniko dugu portatil guztiak lotu eta adsl-a erabili ahal izateko. Hala ere, eta adsl konexioakin ezustekoren bat izanez gero, kamara nagusiko portatilean 3G txartel batekin konektatuko gara kamara nagusitik bakarrik emititzeko.

Ekitaldia www.elgoibarren.net helbidean ikusi ahal izango duzue. Albiste batean txertatuko dugu bideoa flash objetu bezala. Eta txat bat ere jarriko dugu martxan etxean daudenek kontzertua zelan ikusi eta entzuten duten jakin ahal izateko.

Hona hemen gure erronka eta horra Elgoibarrera hurbiltzerik ez duzuenontzako aukera.

Erantzunak

elgoibarren.net
2006-11-21 : 12:33

Oso pozik gaude esperientziarekin. Entzun ikusi baino hobeto egin zan baina lehen aldia izateko ez dago batere gaizki.
elgoibarren.net-en kronika osoa.


Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago