Gortu! Eskaladari buruzko bloga
Gortu blogean Zumaiako eskatzaile batzuek beren abenturak kontatzen dizkigute. Etenaldi baten ondoren berriz bueltatu dira blogosferan gortzera, itxura berrituta gainera.
Gortu Blog-a 2006ko maiatzean jarri zuten abian Zumaiako eskalatzaile batzuek. Bertan haien eskaladen berri emateaz gain, krokisak, argazkiak eta bestelako informazio interesgarria argitaratzen aritu dira. Etenaldi baten ondoren, berriz bueltatu dira blogosferan gortzera, oraingoan itxura berritu dute gainera. Honela definitzen dute beraiek Gortu:
"Gortu" esaten diogu guk zerbaitetan gogoz eta gogor ekiteari, aritzeari, baina batez ere eskalatzeari: "Jungo al gea gortzea?", "Gaur goizian gortzen izan nauk"... Zumaian ere gero eta jende gehiago aritzen gara eskalatzen, eta horiek izan ditugu gogoan, batez ere, "Gortu" sortu dugunean. Blog xumea da, guk eta guretzat egina, erdi biluzik jaio eta oinez hasi dena, baina pixkanaka‑pixkanaka, gero eta gehiago osatuko duguna.
Eta osatzu dute hilabete hauetan, zumaiarrez gain, edozein eskalatzailerentzat interesgarri bihurtuz. Baleike Kultur Elkartearen blog komunitatean argitaratutako blog honek merezi du.
Erantzunak kargatzen...