Teknologia albisteak

Euskal Herriko 2.0 negozio bazkaria

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - Bazkaria.com-etik
2007-01-18 : 12:01

Lau enpresen artean, Bazkaria 2.0 izeneko ekitaldi bat antolatu dute otsailaren 2rako Bizkaiko Parke Teknologikoan, Zamudion. Webgune elebiduna prest dute, eta izen-ematea librea da, doan.

Izena emateko hemendik egin dezakezu. Hau da orain arte izena eman dutenen zerrenda.

Antolatzaileak Iurismatica, Tu Pago Seguro, Hostalia eta Bizkaiko Teknologi Parkea dira. Haien esanetan: "Bazkaria, Euskal Herriko 2.0 negozio bazkaria, informazio eta komunikazio teknologien euskal ekintzaile guztietarako jardunaldia da."

Elkar ezagutzea, networking-a eta sektoreen profesionalen arteko sinergiak sortzea du helburu ekitaldiak.

2007ko Otsailaren 2an, hitzaldiak eta netmeeting-a Zamudioko parke teknologikoan izango da. Ondoren sagardotegi honetan bazkaria, Loiun.

Programa, 2007ko otsailaren 2an.

  • 10:30 : 11:00 Parte-hartzaileen harrera eta kafea.
  • 11:00 : 11:40 Parte-hartzaileen aurkezpena
  • 11:40 : 12:40 Networking, elkar ezagutu
  • 12:40 : 13:20 Aurkezpenak
  • 13:20 : 14:00 Networking, elkar ezagutu
  • 14:00 : 14:30 Sagardotegira bidean, autobusez.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago