Sustatu logoa Teknologia albisteak

Sustatu.com - 2006ko datuak

Sustatu
2007-01-24 08:01
Datu orokorrak

Datu orokorrak

Laburpen txiki modura, hauexek dira 2006ko zenbaki orokorrak.

  • Bisitari kopurua: 341.921
  • Ikusitako orrialde kopurua: 668.148

Sustatura heltzeko bideak:

  • Bisiten %42 Googletik dator
  • %35 zuzenean dator
  • %3 Bloglinesetik
  • %2 Aurki.com-etik
  • %1 Zabaldu.com-etik

Erabiltzaile fidelak ditugula ematen du, beraz. %35 zuzenean sartzea (eta bakarrik %42 Googletik), nahiko adierazgarria da. Gainera, bisitarien %70 behin baino gehiagotan sartu izan da Sustatura urtean zehar.

Gehien ikusi diren albisteak

Hauexek dira 2006. urtean zehar Sustatun gehien irakurri diren 10 albisteak:

Nabigazio hizkuntza

Sustatuko erabiltzaileen artean, oraindik ere gehienek gaztelaniaz dute konfiguratuta nabigatzailea (%55 inguru). Hala ere, euskaraz dutenen kopurua igo egin da urtean zehar, beharbada urtarrilean hasi genuen kanpaina honi esker. Urtarrilean %25 ziren euskaraz nabigatzen zuten sustatuzaleak, eta abenduan %35 inguru izatera iritsi gara.

Badakizu, informazio gehiago Nabigatzailea euskaraz orrialdean.

Erabilitako nabigatzaileak eta plataformak:

Erabiltzaileek darabilten nabigatzaileari dagokionez, Explorer da oraindik nagusi, jakina, baina sekulako aldea gertatu da urtean zehar.

Urtarrilan:

  • Explorer: %67 (gehien-gehienak IE 6.0)
  • Firefox-Mozilla: %29 (gehienak Firefox)
  • Safari: %2,5
  • Besteak ez dira %0,4-ra heltzen.

Abenduan:

  • Explorer: %57 (eta dagoeneko, %7 IE 7.0)
  • Firefox-Mozilla: %38 (eta gehienak Firefox 2.0)
  • Safari: %2,8
  • Opera: %0,7

Erabilitako plataformei dagokienez, Windows nagusi (%88), eta ondoren, Mac (%7) eta Linux (%5). Kasu honetan ere, urtean zehar, Windows behera bi puntu (%89-%87), eta besteak bi puntu gora.

Pantaila bereizmena

Badirudi erabiltzaileok gero eta pantaila handiagoak ditugula. Urteko azken hileko datuen arabera, hauxe da Sustatuko erabiltzaileen pantaila bereizmena:

  • 800*600: %17
  • 1024*768: %52
  • handiagoa: %30

 

Oharra: Urtarrilean adierazi genuen moduan, 2006. urtean gure estatistika-sistema zaharra utzi (Webalizer), eta sistema (gure ustez) fidagarriagoak erabiltzen hasi gara. Artikulu honetako datuak Analytics sistemarekin lortu ditugu. Sustaturen estatistika publikoak, berriz, Statcounterren , aurkituko dituzu.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu