Otsailaren 15a arte dago irekita Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntza deialdia euskara egon dadin informazioaren eta komunikazioaren teknologietan.
Diru-laguntza jasoko duten proiektuak ondorik azalduko
direnak izango dira, eurek sustapena egiten badute, euskara egon
dadin informazio eta komunikazioaren teknologietan:
- Euskal kulturaren ondarearen gainean euskaraz
dagoen informazioa digitalizatu eta zabaltzea.
- Euskarazko atari eta web guneak egitea helburu
duten egitasmoak, eta 2007a baino lehen sortutako
atari edo web guneak eduki eta zerbitzuez elikatzea helburu
dutenak. Edukia keta zerbitzuak euskaraz eze zik beste hizkuntza
batzuetan ere dituzten atari edo web guneetan euskarazkoak
bakarrik izango dira laguntza gai.
- Aisia eta astialdirako ekoizkinak (euskaraz dauden
bideo-jolasak, ordenagailuzko jolasak eta abar).
Informazio gehiago, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, 2006ko abenduaren 1eko alean (230. zkia).
> * Euskarazko atari eta web guneak egitea helburu (...)
webguneak. "Gune"rekin sortutako hitz elkarketak lotuta idazten dira. Adibide bat:
http://www.euskaltzaindia.net/jagonet/galdera.asp?hizkuntza=eu&id=314