Teknologia albisteak
2

BBVA eta euskara

Erabiltzailearen aurpegia
erdikotrontzo
2007-01-15 : 12:01

Ez daukat ezer BBVAren aurka, baina gure herriko sukurtsaleko kristalean ikusi nuenak haserrarazi egin ninduen.

Lehendik ere nahikoa zapuztuta banengoen BBVArekin, Zumaian eraikitzen ari diren etxe batzuetan bi karteloi handi gaztelania hutsean jarri zituztelako ("Financiado por BBVA").

Asteburuan, BBVAren Zumaiako sukurtsalaren aurretik pasatzean, propaganda-kartela ikusi nuen kristalean, eta kuriositatez irakurri ere bai, euskaraz ere bazegoen eta. Harrituta berriz ere irakurri behar izan nuen, ez bainuen ulertzen: “Badakizu egunero lan egitera oso urrun joatera lagunduko zaizula?”. E? Lan egitera eta joatera, lagunduko zaidala? Irakurtzen jarraitu nuen: “Lagunduko zaizula Londresera joatera” (e? Nola?), “Lagunduko zaizula elurrera joatera” (e?) eta “Lagunduko zaizula bai eta Parisera joatera ere”. Nola? “Lagunduko zaizula” eta “joatera”? Irakurleen artean egongo da seguruenik filologoren bat, eta igual esango dit horiek ondo daudela, baina nire belarrietan ezin ondo eta gozo sartu esaldi horiek. Jarraitu nuen irakurtzen, eta hara zer jartzen nuen: “Helbidera ezazu zure nomina eta bidaia zaitez dohain askatasun osoz”. Bidaia zaitez? “Bilbora bidaiatu naiz”? Kartela ikusi nahi? Hemen daukazue argazkia. Pentsatzen dut Euskal Herriko sukurtsal gehienetan ere kartel berbera erabiliko zutela.

Asko edo gehiegi eskatzea al da euskara erabiltzea eta erabiltzen denean zuzena izatea? Lan handia al da hori urtean hainbeste miloi euro irabazten dituen banku batentzat? Lan handia al da hainbeste itzultzaile profesional daudenean? Nola liteke hain begirune gutxi euskararekiko eta euskaldunekiko? Zer gertatuko litzateke gaztelaniaz hain trakets eta oker idatzita balego?

Erantzunak

erdikotrontzo
2007-01-15 : 14:00

Honi buruzko lehen salaketa baleike.com-en egin dut, eta han jarri ditut argazkiak ere, helbide hauetan:
Kartela
Panela


joseba
2007-01-18 : 18:17

erdikotrontzo, finantza erakundeko enplegatu bezala niri ere testuak lotsa eragin dit. ordezkari sindikal baten bidez salatu dugu kontua eta dagokionari kontuak eskatuko dizkiogu. ondo bidez, hurrengoan euskara txukun edo gutxienez duina erdiestea espero dugu. besterik ez. axolagabezia baino kontu penagarriagorik ez dago.

Erantzun

Sartu