Sustatu logoa Teknologia albisteak

Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala Firefox-ekin irakurtzeko

Sustatu
2007-01-17 08:01

2006an egin zuten eguneraketa baten ondorioz, Firefox nabigatzailearekin ezin da zuzenean sartu Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren edukietan. Administrazio elektronikoak bere burua zuzentzeko zain egon gabe ere, partxe batekin konpon daiteke kontua. Informazio hau Gotzon Egiak bidali zuen ItzuL zerrendara, hark Librezale-koei esker jakin ondoren konponbidea.

Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala (Foru Aldundiaren buletin ofiziala) helbide honetan dago. Hori ikusi daiteke, baina ale jakin bat kontsultatzeko, edo ageri den egutegian klik eginez gero, mezua azaltzen zaizu:

"Firefox ezin da modu seguruan ssl.gipuzkoa.net-ra konektatu erabiltzen duen segurtasun protokoloa ezgaiturik baitago."

Hori konpontzeko, hau egin behar da:

  • Firefox-en helbide leihotxoan, idatzi about:config eta sakatu intro.
  • Zerrenda luze bat agertzen da, eta bertan, bilatu parametro hau: security.ssl3.rsa_rc4_40_md5 (adi, antzeko beste batzuk ere badaude eta letra-zopa horretan)
  • Kurtsorearekin hautatuta, intro eman bere gainean. Balioa izeneko zutabean, true ipiniko du.

Arazoa konponduta dago. Sartu lehiaketa publiko honetara, adibidez.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu