Teknologia albisteak
4

Pintxo, Googleplexeko "euskal" jatetxea

Erabiltzailearen aurpegia
Luistxo Fernandez - CodeSyntax
2007-01-19 : 11:01

Fortune aldizkariak Google izendatu du AEBetako lantoki onena, lan baldintzen araberako sailkapenean. Besteak beste, doako janaria, eta zer nolakoa, apreziatzen dute bertako langileek, bisitariek, eta kanpotik inbidia diotenek. Googleplex zentroan, hainbat jatetxe desberdin, eta bat, euskal gaikoa, Pintxo.

Fortune aldizkariaren loturak:

Ni ekainean izan nintzen Googleplex, eta Sustatura bidali nuen kronikan aipatu nuen janarena, eta lan giro guztiz bereziarena. Egia da, bai, primeran jaten dela, eta doan jateak dakar plazer punttu gehigarri horrekin...

Gu Googleplexen izan ginenean No Name Cafe izeneko jatetxean izan ginen bazkaltzen (bueno, platerak handik atera, eta ondoko zelaiko mahaietan jarri ginen), baina ez genuen Pintxo jatetxearen berririk izan. Google-n bertan bilaketa eginez, ez daude erreferentzia asko, eta daudenak berriak dira... aurtengo urtarrilekoak. Berria ote Pintxo?

Bertan ematen dutenari buruz, pintxo edo tapas kontzeptuaren arabera antolatutako jatetxea dirudi. Fortune-k ateratako argazki sorta bat besterik ez dugu erreferentziarako, eta ez dekorazioan ez janetan bertan, esango nuke euskal sukaldaritzaren arrasto berezkorik ez dagoela (nire ezjakintasunean diot hau, etor bitez maisuak zuzentzera). Dekorazioan ere ez, ezta lanean izen-abizenekin agertzen zaizkigun sukaldarien artean ere. Izena bai, TX eta guzti.

Googleplexera doan hurrengo euskalduna, pasa dadila Pintxotik eta konta dezala!

Erantzunak

Aitor
2007-01-19 : 13:21

Bejondeiela!

Norbaitek gonbidatuko al du gurera Google-eko Erabiltzaile Esperientziaren arduradun den Jen Fitzpatrick? Hitzaldi polita eman lezake eta benetako pintxoak dastatzeko aukera izango luke gainera. Bere amak ere eskertuko luke, antza...

Imamon
2007-01-19 : 13:23
Magic
2007-01-20 : 00:38



Pintxo jatetxearen esteka gaizki jarri duzue. http jarri ordez, ttp jarri duzue.



Zuzendu beharko dugu, ezta?

Sustatu
2007-01-20 : 07:57

Zuzendua. Eskerrik asko.


Erantzun

Sartu