Expolangues Parisen gaurtik aurrera
Hizkuntza gaietarako azoka gaurtik 27ra arte egingo da, Parisen. Jaurlaritzako HPStik, Patxi Baztarrika sailburuordea Parisen izango da azokan, eta baita ere Euskal Etxearekin hitzarmena berritzeko. Euskararen stand-ean, Internet sarea bitarteko informazioa (www.habe.euskadi.net , www.euskara.euskadi.net eta beste) egongo da, Jaurlaritzaren oharraren arabera.
"Munduko hizkuntzak. Hizkuntzen mundua" da aurtengo 25. edizioa, Errusiar Federazioa ohorezko gonbidatu dela. 22. urtea da Eusko Jaurlaritza EXPOLANGUESera bertaratzen dela.
Gaur asteazkena, Hitzaldietan eta Hizkuntzen Kioskoa izeneko gelan, euskarazko eskola bat emango dute Parisko Euskal Etxeko irakasleek.
Bihar, hilak 25, Patxi Baztarrika Joseba Erkizia eta Lorea Bilbaok bisitaldia eginen dute berritua izan den Parisko Euskal Etxera, non Baztarrika sailburuordeak hitzaldi bat emanen duen (20.00etan). Ondoren, kurtsoetarako gela berriaren inaugurazioa izango da, eta, horren segidan, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren eta Euskal Etxearen arteko hitzarmenaren sinadura burutuko. Amaitzeko, 21.00etan, bilera afaria egingo dute.
Erantzunak kargatzen...