Badaki Ibarretxek blogosfera euskalduna esistitzen denik?
2007-01-22 10:01
Erantzunetatik aterata portadara. Halaxe diosku Enekok: Dirudienez zenbait "blogero activo " gonbidatu zituzten Konpondu.net webgunearen aurkezpenera. Baina susmatzen dut berriz ere Internet eta blogari euskaldunak ikusezinezkoak izan direla aurkezpenaren gonbitea bidali duen enpresarentzat. Ibarretxek ba ote daki blogosfera euskaldunik esistitzen denik? Gune horren aurkezpenera zenbait blogari gonbidatu zituzten, dirudienez erdara hutsez idazten dutenak denak.
Aurkezpen horren zenbait aipamen irakur daitezke euskaraz:
- Jorbe-ren Saski-Naskin: Konpondu konpondu.net
- Ieme-ren Konpondu... zer konpondu nahi dute
- Garazi Barriusoren aipu txiki bat Berriemailen : konpondu.net, Eusko Jaurlaritzak hiritarren iritzia jasotzeko web gune berria
Iñaki Ortiz-en kronika hemen dago
Gaztelerazko kronika gehiago daude: makgregoryrena , Pablo Aretxabalarena , Txetxurena , Makyrena , Julenena , ...
Beharbada agertuko dira gehiago hurrengo egunetan ...
Erantzunak kargatzen...