Sustatu logoa Teknologia albisteak

Bilbo Handiko euskarazko telebista digitalaz

Bilbo Handiko euskarazko telebista digitalaren proiektuaz informatzeko deitu du Ibaizabal Mendebalde Kultur Elkarteak. 2006ko apirilean sortu zen Bilbon Ibaizabal Mendebalde Kultur Elkartea. Bilbo Handian euskara hutsezko telebista digitala martxan jartzeak batu zituen hiriko hamaika euskaltzale.

Ibaizabal Mendebalde Kultur Elkarteak hainbat hilabete eman ditu, bada, proiektu hau lantzen. Besteak beste, publizitate kanpainak egin ditu, www.ibaizabaltb.com web gunea abian jarri du eta bonoak saltzeari ekin dio.

Joan den urteko abenduaren 28an, lurreko uhinen bidezko telebista-zerbitzua zeharkako kudeaketa-erregimenean eskaintzeko emakidak egilesteko lehiaketa zabaldu zuen Kultura Sailak. Proiektuak aurkezteko epea martxoaren 23an amaituko da.

Bilbo Handiko hiritarrei euskarazko telebista digitalaren proiektuaz informatzeko asmoz, batzar irekia antolatu du hilaren 24an, asteazkena, arratsaldeko 19:30ean Bilboko Kafe Antzokian.

Batzarrean Ibaizabal Mendebalde Kultur Elkarteak orain arte emandako pausu guztiei buruz (telebistaren zergatia, kontaktuak, talde eragilea…) informatuko du, hala nola datozen asteetan eman beharrekoei buruz.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu